Fernando María Castiella
Itxura
Fernando María Castiella y Maíz (Bilbo, 1907ko abenduaren 9a - Madril, 1976ko azaroaren 25a) bilbotar abokatu eta politikaria izan zen. Francoren alde borrokatu ondoren, Madrilgo Unibertsitateko Zuzenbideko Goi Ikasketako katedra lortu zuen (1939). Castiella frankismoaren diplomaziako burua izan zen urtetan: enbaxadore egon zen Perun (1948-1951) eta Vatikanoan (1951) eta 1957-1969 urteetan Espainiako Kanpo Arazoetako ministroa izan zen. Espainia ELGE (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea) eta NDHko (Nazioarteko Diru Funtsa) kide izatea lortu zuen. 1963. urtean Espainia eta Estatu Batuen arteko hitzarmenen berriztapena izenpetu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kategoriak:
- 1907ko jaiotzak
- 1976ko heriotzak
- Bilbotarrak
- Espainiako ministroak
- Euskal Herriko frankistak
- Bizkaiko politikariak
- Euskal Herriko diplomazialariak
- Espainiako enbaxadoreak Egoitza Santuan
- Dibisio Urdina
- Madrilgo Complutense Unibertsitateko ikasleak
- Cambridgeko Unibertsitateko ikasleak
- Parisko Unibertsitateko ikasleak
- Madrilen hildakoak
- Madrilgo Complutense Unibertsitateko katedradunak