Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Euskal venezuelar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal venezuelarrak

Biztanleak guztira
?
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Herrialdean zehar
Hizkuntza
Gaztelania eta euskara
Erlijioa
Gehiengo katolikoa, gutxiengo sekularizatua
Zerikusia duten beste giza taldeak
Euskaldunak

Euskal venezuelarrak (gaztelaniaz: vasco-venezolanos) XVI. mendetik aurrera Venezuelara iritsitako euskal herritar migratzaileen ondorengoek osatutako gizataldea da. Halaber, Hego Amerikako herrialde hartan hainbat euskal deitura daude eta bertako toponimian ere aztarnak ugari dira.

Joan Perez Tolosakoa 1546an ailegatu zen Cabo de la Vela eskualdera eta Coro eta Tocuyoko epailea izan zen. Hasieran Espainiako Inperioak Hispaniolatik gobernatu zuen kostaldea baina laster barnealdera egin zuten espedizioak El Dorado hiri mitikoaren bila (ad. Lope Agirre eta Pedro Urtsua 1561ean).

1728an Caracasko Gipuzkoar Konpainia sortu zen, bere garaiko ospetsuena zena.[1] Monopolioari esker hainbat euskaldun ospetsu bilakatu ziren Venezuelan, tartean Blas Lezo.

XX. mendetik aurrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1939an, Espainiako Gerra Zibila zela eta, euskal herritar askok Venezuelan hartu zuten babes. Eleazar López Contrerasen gobernuak ekainaren 24an Le Havreko portutik zetorren "Cuba" itsasontziari ongietorria eman zion. Caracasko hedabideek kritikatu arren, handik aurrera hainbat euskaldun ailegatu ziren.

1950eko martxoaren 3an erbesteratuek Caracasko Euskal Etxea sortu zuten, Jose Antonio Agirre lehendakaria eta Jesus Galindez ordezkariaren bertan egonda. Eusko Gaztedi jada antolaturik zegoen eta baita ETArekin lotutako talde bat ere.[2]

Euskal venezuelar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Amézaga Aresti, Vicente de. (2013). (PDF) El Elemento Vasco En El Siglo XVIII Venezolano. 3 Xabier Amezaga Iribarren.
  2. (Gaztelaniaz) Arriaga Aguirre, Pedro Javier. (2009-8-6). Se cumplen 70 años de la migración que dio origen a la actual comunidad vasca organizada de Venezuela. Caracas, Venezuela: Basque Heritage Elkartea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]