Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila
Itxura
Kultura Saila Departamento de Cultura | |
---|---|
EUSKO JAURLARITZA GOBIERNO VASCO | |
Sorrera | 1936 |
Deuseztapena | 2012 |
Erakundea | Eusko Jaurlaritza |
Sailburua (azkena) | Blanca Urgell |
Agentziak | HABE EiTB Etxepare Institutua |
Webgune ofiziala |
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila (gaztelaniaz ere Departamento de Cultura), Euskal Autonomia Erkidegoko kulturaz eta beraren sustapenaz arduratzen zen Eusko Jaurlaritzaren saila izan zen. 1936 urtean sortu zen eta 1980 urtean berrezarri zuten demokraziarekin batera. 2012an Hezkuntza Sailarekin fusionatu zen.
Sailaren helburu nagusienetakoa euskararen hedatzea eta sustapena izan ziren. Azken Kultura Sailburua Blanca Urgell sozialista izan zen .
Eginkizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kirolak
- Gazteria eta gizarte garapena
- Historia- eta arte-ondarearen kudeaketa eta zainketa; museo, liburutegi eta artxibategiak.
- Hizkuntza politika
- Euskararen sustapena
- Arte eta kultura mailako jardunak eta horien hedapena.
- Gizarte komunikabideak; irrati kontzesioak eta frekuentzien esleipena.
Sailburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Demokrazioaren berrezarpena
- 1983-84 artean Hezkuntza Sailari atxikitu zitzaion
- 1984-1985: Joseba Arregi
- 1985-1987: Luis Mari Bandres
- 1987-1995: Joseba Arregi
- 1995-2001: Mari Karmen Garmendia
- 2001-2009: Miren Azkarate
- 2009-2012: Blanca Urgell
- 2012-2016: Cristina Uriarte (Hezkuntza Sailarekin batera)
- 2016-2024: Bingen Zupiria (Kultura eta Hizkuntza Politika Saila)
- 2024- : Ibone Bengoetxea (Kultura eta Hizkuntza Politika Saila)
Atxikitutako organoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea
- Euskal Irrati Telebista
- Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
- Etxepare Euskal Institutua
Ordezkaritzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrizaingo Sailak honako ordezkaritzak zituen Euskadiko hiru lurraldeetan:
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Kultura Sailaren webgune ofiziala