Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Eukalipto urdin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eucalyptus globulus» orritik birbideratua)
Eukalipto urdin
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMyrtales
FamiliaMyrtaceae
LeinuaEucalypteae
GeneroaEucalyptus
Espeziea Eucalyptus globulus
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakeucalyptus oil (en) Itzuli eta Myrtol standardized (en) Itzuli

Eukalipto urdina[1] (Eucalyptus globulus) mirtazeoen familiako eta eukaliptoen generoko zuhaitza da, jatorriz Australia eta Tasmaniakoak.

Hosto iraunkorreko zuhaitz handia da eukaliptoa: 40 m garai izan daiteke.

Zurtoina – Azala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enborra lodia eta zuzena da, eta azala leuna eta gris-berdexka ─zerrendatan askatzen da kanpoko geruza─.

Eukaliptoaren hosto gazteak aurkakoak eta eseriak dira; eta helduak, berriz, txandakatuak, peziolodunak, larrukarak eta lantza formakoak. Oso usaintsuak dira hosto guztiak.

Neguan loratzen da eukaliptoa. Loreak ─zurixkak─ ginbail bakanetan sortzen dira.

Fruituak

Fruitua kono formakoa da; berde-urdinxka hasieran, eta arrea heltzean.

Jatorriz, Australiakoa eta Tasmaniakoa da eukaliptoa. Klima epela eta hezea behar du eukaliptoak, eta kostaldean kultibatzen da Euskal Herrian.

Erleek eukaliptoen loreen nektarra biltzen dute eztia sortzeko. Eukaliptoaren zura horixka da, eta parketa fabrikatzeko erabiltzen da. Papera ere ekoizten da eukaliptoaren egurrarekin.

Hosto eta fruituen infusioak arnas aparatuko hanturak arintzeko erabiltzen dira. Zingiretan, garrantzi handia izaten dute eukaliptoek: inguruaren hezetasuna txikitu egiten dute ─ur asko behar dute eukaliptoek─, eta, horrela, intsektuen populazioak murriztu egiten dira, eta, bide batez, haiek sortutako gaixotasunak, malaria, kasu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]