Eukalipto urdin
Eukalipto urdina[1] (Eucalyptus globulus) mirtazeoen familiako eta eukaliptoen generoko zuhaitza da, jatorriz Australia eta Tasmaniakoak.
Eukalipto urdin | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Myrtales |
Familia | Myrtaceae |
Leinua | Eucalypteae |
Generoa | Eucalyptus |
Espeziea | Eucalyptus globulus Jacques Labillardière, 1800 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | eucalyptus oil (en) eta Myrtol standardized (en) |
Ezaugarriak
aldatuHosto iraunkorreko zuhaitz handia da eukaliptoa: 40 m garai izan daiteke.
Zurtoina – Azala
aldatuEnborra lodia eta zuzena da, eta azala leuna eta gris-berdexka ─zerrendatan askatzen da kanpoko geruza─.
Hostoak
aldatuEukaliptoaren hosto gazteak aurkakoak eta eseriak dira; eta helduak, berriz, txandakatuak, peziolodunak, larrukarak eta lantza formakoak. Oso usaintsuak dira hosto guztiak.
Loreak
aldatuNeguan loratzen da eukaliptoa. Loreak ─zurixkak─ ginbail bakanetan sortzen dira.
Fruituak
aldatuFruitua kono formakoa da; berde-urdinxka hasieran, eta arrea heltzean.
Habitata
aldatuJatorriz, Australiakoa eta Tasmaniakoa da eukaliptoa. Klima epela eta hezea behar du eukaliptoak, eta kostaldean kultibatzen da Euskal Herrian.
Erabilera
aldatuErleek eukaliptoen loreen nektarra biltzen dute eztia sortzeko. Eukaliptoaren zura horixka da, eta parketa fabrikatzeko erabiltzen da. Papera ere ekoizten da eukaliptoaren egurrarekin.
Hosto eta fruituen infusioak arnas aparatuko hanturak arintzeko erabiltzen dira. Zingiretan, garrantzi handia izaten dute eukaliptoek: inguruaren hezetasuna txikitu egiten dute ─ur asko behar dute eukaliptoek─, eta, horrela, intsektuen populazioak murriztu egiten dira, eta, bide batez, haiek sortutako gaixotasunak, malaria, kasu.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]