Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Erribozima

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mailuburu erribozima baten egitura

Erribozimak jarduera entzimatikoa edo katalitikoa duten ARNaren molekulak dira. Izenak berak ere (erribozima: entzima erribonukleikoa) aipamen egiten dio ezaugarri berezi horri.

Birusetan, bakterioetan eta eukariotoengan aurkitu dira erribozimak.

Molekula hauek funtsezko zeregina bete zuten biziaren jatorrian. Izan ere, informazio genetikoaren eramaileak izanik eta, aldi berean, katalizatzaileak izanik "ARN mundu"aren oinarrizko elementuak dira. ARN munduaren hipotesiaren arabera, duela 3.500 milioi urte inguru beren erreplikazioa egiteko gai ziren azido erribonukleikoak agertu ziren, gaur egungo ADNk eta proteinek egiten dituzten funtzioak egiten zituenak.

1981ean Thomas Cech ikerlariak aurkitu zituen lehenengo erribozimak protozoo batekin lanean ari zela. Zientzialari horrek protozoo horren ARNaren heltze prozesua ikertu zuen, eta ARN horren introiak ez zituela inongo entzimarik kentzen erreparatu zuen. ARNk berak introien kentze-prozesua katalizatzen zuela proposatu zuen.

Erribozima gehienek ARN moztu eta itsasten duten katalizatzaileak dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]