Ernst Ruska
Itxura
Ernst August Friedrich Ruska (Heidelberg, Alemania, 1906ko abenduaren 25a - Berlin, Alemania, 1988ko maiatzaren 27a) fisikari alemaniarra izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Siemensko departamentuko zuzendari izan zen Berlinen (1937-1955), Max Planck Institutuko ikerlari, (1955) eta Optika eta Mikroskopia Elektronikoko irakasle Berlingo Unibertsitate Politeknikoan.
Leiar elektronikoak sortu zituen, eta hori ezinbesteko aurrerapausoa izan zen mikroskopio elektronikoa osatzeko. Fisikako Nobel saria eman zioten 1986an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]