Eragin eremu
Nazioarteko harremanen eremuaren barruan, eragin-eremua edo eragin-esparrua eskualde edo lurralde kontzeptuen banaketa da. Estatu edo erakunde nagusi batek beraien inguruko mugetatik kanpoko lurraldeak era ez zuzen batean kontrolatzea izango litzateke. Hauek duten maila ekonomiko, kultural, politiko, militar eta zientifiko indartsuaren eraginez. Beste toki batzuetan, esparru influentziaren inguruan hitz egiten da kontzeptu hau definitzeko. Egoera ez-politikoak deskribatzeko ere erabiltzen da terminoa, esaterako, merkataritza-gune bat txikizkako merkataritzan nagusi den eremu geografikoa izendatzen duen eragin-esparrua dela esan daiteke.
Kaltetuaren eta eragilearen artean itun formalak egon daitezkeen arren, antolaketa modu hauek ez dira beharrezkoak izaten askotan eta maiz ikus daitezke adibideak, non, botere nagusia duenaren eragina ahularen gain. Behin eragin-eremua konkistatuta egon, honek zin egiten zion fideltasuna inbaditzaileari. Bertako gobernu egitura, ekonomia, legedia, tradizioak mantenduko zituzten baina inbaditzailearen kultura onartuko zuen. Trukean, inbaditzaileak zenbait pribilegio izango zituen: albisteak eta ideologia kontrolatzeko eskubidea.
Herrialde bat beste herrialde boteretsuago baten eragin-eremuaren barruan kokatzearen arriskua izango litzateke, honen menpeko bihurtzea, kolonia edo estatu satelitea bezala. Nazio boteretsuek besteen arazoetan esku hartzen duten eragin-esparruen sistemak gaur egun arte ere jarraitzen du. Fenomeno hau asko aztertu da herrialdeen arteko harremanetan eta hiru eratan sailkatu daiteke: superpotentziak (gehienbat, Ameriketako Estatu Batuak eta Txina), potentziak eta garapen fasean dauden herrialdeak.
Batzuetan, herrialde bakarreko zatiak eragin-eremu desberdinetan bihurtu daitezke. Aro kolonialean, hurrenez hurren, estatu tapoiek, Britainia Handia, Errusia, Frantzia, Espainia, Portugal. Ameriketako Estatu Batuak, Alemania, Txina, Italia, Japonia, Belgika, Herbehereak bezalako inperioen artean kokatzen ziren eta potentzia inperialen eragin-eremuen artean banatuko ziren. Ondorengo kasuetan ikusiko dugun moduan.
Bigarren Mundu Gerra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1942. urteko udazkenean, alemaniar eta japoniarrek eragin-esparru zuzenak izan zituzten. Adibide moduan, Bigarren Mundu Gerran, Japoniako Inperioak eragin-eremu nahiko handia izan zuen. Japoniako gobernuak zuzenean kontrolatuko zituen Ipar Korea, Hego Korea, Vietnam, Taiwán, Mantxuria eta Txina kontinentaleko zenbait zonalde[1]. Asia Ekialdeko Eragin eremuak, beraz, nahiko erraz kokatu daitezke mapan, Japoniako uharteak, Asia eta Ozeano Bareko herrialdeak inguratzen dituen "burbuila" handi baten moduan agertzen delako. Era berean, Bigarren Mundu Gerraren ostean, Alemaniaren okupazioa lau zonaldeetan banatu zen, gerora Mendebaldeko Alemania (zonalde kapitalista izango zena Ameriketako Estatu Batuen, Britainia Handiaren eta Frantziaren menpean) eta Ekialdeko Alemania (esparru komunista, Sobietar Batasunaren ardurapean) bihurtu ziren. Lehenengoak, NATOko (Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea) kidea izanik eta bigarrena, Varsoviako Itunaren kide[2].
Molotov–Ribbentrop ituna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1939. urteko Molotov–Ribbentrop itunean atxikitu zen moduan, Iparraldeko eta Ekialdeko Europa, nazien eta sobietarren eremuen artean banatuko ziren. Iparraldean kokatutako herrialdeak (Finlandia, Estonia eta Letonia) sobietarren esku geratuko ziren. Poloniaren kasuan, bere "berrantolaketa politikoaren" arabera banatuko zen: Narev, Vistula eta San ibaiek hartzen zuten zonaldearen ekialdea, Sobietaren alde joango ziren. Beste aldetik, Alemaniak, mendebaldeko guneak bereganatuko zituen. Lituania, Ekialdeko Prusiaren ondoan kokatuta zegoenez, Alemaniako eragin-eremutik oso gertu egongo litzateke. 1939. urteko irailean, adostutako bigarren bilera sekretu batean, erabaki zen Lituaniako lurraldearen gehiengoa Sobietar Batasunari esleitzea[3]. Itunaren beste atal batean, Basarabia (bere garaian, Errumaniaren zati bat eta gaur egungo Moldaviako Errepublikako eskualdea ), Sobietar Batasunaren kontrolpean geratu zen. 1940. urteko ekainaren 28an, sobietarrek Bukovina inbaditzean, Molotov-Ribbentrop ituna hautsi zuten (eragin-esparruari dagokionez, Ardatzeko herrialdeekin hasieran adostutakoa baino askoz ere haratago joan zelako SESB). Errusiako gobernuak guztiz onartu zuen protokolo sekretuen existentzia eta egiazkotasuna.
Bigarren Mundu Gerraren amaiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1941. urtetik aurrera eta Alemania naziaren erasoak Sobietar Batasunaren aurka zirela eta, herrialde Aliatuek (Mendebaldeko herrialdeek eta Sobietar Batasunak) adostu zuten bakoitzak, bere eragin-esparrua propioa edukiko zuela. Naziek kontrolatzen zuten lurraldea txikitu ahala (Aliatuen erasoengatik), zailtasunak gertatu ziren Ameriketako Estatu Batuen, Britainia Handiaren, Frantziaren eta Sobietar Batasunaren artean eragin-esparruak aukeratzerako momentuan. Gerra garaiako esparruak ez zuten definizio praktikorik eta ez zen inoiz zehaztu botere aliatu nagusi batek jarduera militarraren arloan soilik aldebakarreko erabakiak hartzeko eskubidea ote zuen, edo beste estatu batzuen etorkizun politikoari, sozialei eta ekonomikoari buruz ere bere borondatea sor zezakeen. Sobietarrek eta mendebaldeko Aliatuek ideia oso desberdinak zituzten (ekonomikoak, politikoak, sozialak, kulturalak) eta eskualdeak naziengandik askatu zituztenean, tokian tokiko administrazioari eta garapenari eragin zion. Haien artean gaizki ulertu ziren eta tentsio egoera batean bukatu zuen denbora luzez, Gerra Hotza bezala ezagutzen dugun aldi batean.
Gerra Hotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerra Hotzean, herrialde baltikoak, Europa erdialdean, Europa ekialdeko herrialde batzuk, Kuba, Laos, Vietnam, Ipar Korea, Txinako Herri Errepublika eta Jugoslaviako Errepublika, beste hainbat herrialde bezala, sobietar influentziaren eremuan zeudela aditzera emango zuten mendebaldeko potentziek[4]. Beste aldetik, sobietarrek aldarrikatuko zuten Mendebaldeko Europa, Ozeania, Japonia eta Hego Korea, beste toki batzuen artean, AEBen eraginpean zeudela. Hala ere, esparru horietan kontrolatutako maila aldatu egingo zen eta ez zen erabatekoa izango herrialde guztietan. Honen adibide izango litzateke, Frantzia eta Erresuma Batuako kasua, non, era independentean jokatu izan zuten Suezko kanala inbaditzean (Israelen laguntzarekin batera). Hala ere, beranduago Ameriketako Estatu Batuek eta Sobietarren presioaren ondorioz, erretiratu behar izan zuten. Geroago, Frantziak ere Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen (NATO) armada kentzeko aukera izango zuen. Bestetik, Kubak maiz jarri zen sobietar aliatuen alde, Txinako Herri Errepublikarekin etengabeko aliantzekin ekonomia berrantolatzeko. eta Afrikako eta Ameriketako matxinoei laguntza eskainiz, Sobietar Batasunak aldez aurretik onartu barik[5].
Gerra Hotzaren amaierarekin Ekialdeko Blokea desegin egin zen, eraginkortasun sobietarraren esparrua modu eraginkorrean amaituz. 1991. urtean, Mikhail Gorbatxov berri eman zuen Sobietar Batasunaren desegitea, Errusiako Federazioa eta beste errepublika batzuk estatu independente bihurtuz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Jeans, Roger. (1997). Democracy and Socialism in Republican China: The Politics of Zhang Junmai (Carsun Chang). Rowman & Littlefield, 28 or. ISBN 084-7687074..
- ↑ (Ingelesez) Kenneth, Christie. (2002). Historical Injustice and Democratic Transition in Eastern Asia and Northern Europe: Ghosts at the Table of Democracy. Routledge, 183-189 or. ISBN 070-0715991..
- ↑ (Ingelesez) Thomas, Lane. (2017). The Baltic States: Estonia, Latvia and Lithuania orrialdeak. Routledge, 287-292 or. ISBN 978-1138162938..
- ↑ (Ingelesez) Shan, Patrick. (2016). Taming China's Wilderness: Immigration, Settlement and the Shaping of the Heilongjiang Frontier. Routledge, 154 or. ISBN 131-7046846..
- ↑ (Ingelesez) Paine, Sarah. (1996). Imperial Rivals: China, Russia, and Their Disputed Frontier. M.E. Sharpe, 234-237 or. ISBN 9781563247248..