Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Epizide Sirakusakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Epizide Sirakusakoa
Bizitza
JaiotzaKartago, K.a. III. mendea
HerrialdeaAntzinako Sirakusa
HeriotzaKartago, K.a. 210 ( urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta politikaria
Zerbitzu militarra
Adar militarramilitary of ancient Carthage (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Gerra Punikoa
Antzinako Sirakusako mapa (Syrakousai).

Epizide (Kartago K.a. 210 ondoren) Sirakusako tiranoa izan zen K.a. 214-212 Hipokrates anaiarekin.

Kartagotar eta erbesteratutako sirakusar baten bigarren semea zen. Gaztetan anaiarekin adorez borroka egin zuten Hanibalen armadan. Cannaeko guduaren ostean, Hieronimo Sirakusakoak Hanibali enbaxadoreak bidali zizkion. Kartagotarrak, berriz, bi anaiak aukeratu zituen sirakusarrekin hitz egiteko, K.a. 215ean[1]. Bion artean errege gaztea konbentzitu zuten Erromarekin aliantza apurtzeko[2]. Hieronimoren erailketak, K.a. 214an,[3] eta ondorengoko matxinadek, planak bertan behera utzi zituzten eta enbaxadoreak izutu ziren. Hauek ibiltzeko baimenak eskatu zituzten Kartagora itzultzeko. Geroago, ulertu zuten onura atera lezaketela egoera horretatik. Adranodororen hiltzailea botereaz jabetu zenean[4], Erromaren aldeko alderdiak berriro agindu zuen Sirakusan eta, ondorioz, bi anaiek Lentinin babesa bilatu zuten.[5] Han egonda, Marko Klaudio Martzelok eraso zituen.[6]. Bitartean, sirakusarrek berriro etsaitu ziren erromatarrekin hauek hiri honetan egin zuten sarraskiarengatik. Adranadororen hilketaren ostean, sirakusarrek Hipokrates eta Epizide tirano berriak aldarrikatu zituzten.[7];[8] Orduan, Martzelok Sirakusa setiatu zuen[9] baina bi anaiek elkarrekin gogor defendatu zuten hiria. Geroago, bakarrik Epizidek, Hipokrates Agrigentora joan zelako Himilkon laguntzera.

Himilkon Herakleara heldu ondoren, Agrigento errenditu eta, laster, Hipokratesekin elkartu zen. Honek 10.000 oinezkoz eta 50 zaldunezko armada zekarren eta erabaki zuen Akrillairen ondoan kanpalekua jartzea[10]. Sirakusarrek haien eremua gotortzen zuten bitartean, Martzelo Agrigentotik itzuli zen, jadanik etsaiek okupatuta, eta ez zuen espero Sirakusako armada aurkitzea[11]. Himilkonen erasoaren beldur zenez, armada formazioan eraman zuen ustezko eraso bati aurre egiteko. Zuhurtasun horretaz baliatuz, sirakusarrak kontrolatu ahal zituen. Izan ere, sirakusarrak kanpaleku lanak prestatzen zituztenean, ustekabean harrapatuak izan ziren, gehienbat infanteria. Zalditeriari dagokionez, zenbait borrokatxoren ostean, Akrillaira alde egin zuen, Hipokratesen kanpalekura[12]. Gudu honi esker, Martzelok Epipolas kontrolatu zuen (Sirakusako giltza) eta sikuloar askok erromatarrekin jarraitzea erabaki zuten. Martzelo Sirakusaren aurreko kanpalekura itzuli zen. Martzelok ia Sirakusa guztia kontrolatu zuen (K.a. 212) Akradina eta Ortigia izan ezik[13]. Hipokrates eta Himilkon, bestalde, alperrik saiatu ziren hiria salbatzen eta Anapo ibaiaren eskualde zingiratsuan, hiritik 12 kilometrora, kanpaleku ezarri zuten[14]. Osasun baldintza kaskarrak zirela medio, izurria hedatu zen kanpalekuan eta horren ondorioz Himilkon eta Hipokrates hil ziren. Epizidek Bomilkar kartagotar jeneralaren laguntza izan zuen, baina honek ikustean haren armada erromatarrena baino ahulagoa zela, Afrikara alde egin zuen. Epidize, Sirakusa galdu ondoren, Agrigentora erretiratu zen, numidiar buruzagiarekin, Munites kolaboratu zuen. Agrigento konkistaturik izan ondoren (K.a. 210ean) Kartagora itzuli zen Hannon jeneralarekin eta eskualde honetan haren aztarnak galdu ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Polibio, Historiak VIII. 2, 3.
  2. Polibio, VII, 4, 4-9.
  3. Polibio, VII, 7, 3.
  4. Livio, XXIV, 27.1-3.
  5. Livio, XXIV, 29.6-11.
  6. Livio, XXIV, 30.1-2.
  7. Polibio, VIII, 3, 1
  8. Livio, XXIV, 31-32.
  9. Livio , XXIV, 33.
  10. Livio XXIV. 35,6,8.
  11. Livio XXIV. 35.9.
  12. Livio XXIV. 36,1
  13. Livio XXV. 25.
  14. Livio XXIV, 36, 2.

Antzinako informazio iturriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • (GRC) Appiano di Alessandria, Historia Romana (Ῥωμαϊκά), VII e VIII. Versione in inglese qui.
  • (LA) Eutropio, Breviarium ab Urbe condita, III.
  • (LA) Orosio, Historiarum adversos paganos libri VII.
  • (GRC) Plutarco, Vite Parallele: Marcello.
  • (GRC) Polibio, Storie (Ἰστορίαι), VIII. Versioni in inglese disponibili qui e qui.
  • (GRC) Strabone, Geografia, V. Versione in inglese disponibile qui.
  • (LA) Tito Livio, Ab Urbe condita libri.
  • (LA) Tito Livio, Periochae, vol. 24.

Informazio iturri garaikideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • BRIZZI, Giovanni: Storia di Roma. 1. Dalle origini ad Azio, Bologna, Patron, 1997, ISBN 978-88-555-2419-3.
  • PIGANIOL, André: Le conquiste dei romani, Milano, Il Saggiatore, 1989.
  • SCULLARD, Howard H.: Storia del mondo romano. Dalla fondazione di Roma alla distruzione di Cartagine, vol.I, Milano, BUR, 1992, ISBN 9788817119030.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Sirakusako tiranoa Ondorengoa
Adranodoro
K.a. 213-212 Hipokrates anaiarekin
Pulcro eta Flaco erromatar kontsulak