Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Eihei-ji

Koordenatuak: 36°03′22″N 136°21′20″E / 36.056122°N 136.355547°E / 36.056122; 136.355547
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eihei-ji
永平寺
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Fukui
District of JapanYoshida district
Town of JapanEiheiji
Ur-masaEiheiji River (en) Itzuli
Koordenatuak36°03′22″N 136°21′20″E / 36.056122°N 136.355547°E / 36.056122; 136.355547
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1244
Izenaren jatorriaYongping (en) Itzuli
ErlijioaSōtō Zena
IzenaShakyamuni Tathāgata (en) Itzuli
Ondarea
Kontaktua
Helbidea福井県吉田郡永平寺町志比5−15 大本山永平寺
Telefonoatel:+81-776-63-3188
Webgune ofiziala

Eihei-ji (japonieraz: 永平寺?) Eiheiji herrian dagoen tenplu bat da, Fukui prefeturan, Fukui hiriburutik 15 kilometro ekialdera. Zen barneko Sōtō eskolako bi tenplu garrantzitsuenetako bat da, eta eskola garrantzitsuena. Izenak "betiko bakearen tenplua" esan nahi du.

Sōtō Zen eskola Txinatik Japoniara ekarri zuen Dōgen monjeak sortu zuenm 1244 urtean. Beran jarraitzaile bat izendatu bazuen ere hurrengo urte luzetan istiluak izan ziren tenpluaren ardura hartu nahi zutenen artean, harik eta 1468an keizanek agintea hartu zuen arte.

Suak sarritan erre zuen tenplua eta gaur egun ditugun eraikin zaharrena 1794koa da.

330.000 m²-tako azalera dauka tenpluak eta guztira 70 egitura ditu:

  • Butsuden: Budaren aretoa da eta barneko aldaren hiru aroetako budaren irudiak ditu, Amida (iragana), Shakyamuni (orainaldia) eta Miroku (etorkizuna).
  • Sanmon: ate nagusia.
  • Hatto: irakurgela.
  • Sōdo: monje nagusiaren meditazio gela.
  • Daikuin: sukaldea eta biltegiak.
  • Yokushitsu: bainugela.
  • Tosu: komuna.
  • Shōrō: kanpandorrea. Kanpaia 1327koa da.
  • Shidoden: memoria aretoa, hilerria.
  • Joyoden: fundatzailearen aretoa. Bertan daude Dōgenen errautsak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]