Eduardo Frei Montalva
Itxura
Eduardo Frei Montalva (Santiago, Txile, 1911ko urtarrilaren 16a - Santiago, 1982ko urtarrilaren 22a) Txileko politikaria zen. Txileko lehendakaria izan zen 1964tik 1970era.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txileko Alderdi Kristau-demokrata sortu zuen 1957an, eta Errepublikako lehendakari hautatu zuten 1964an. Iraultza askatasunean bizitzea zen haren nahia.
Nekazaritza eraberritu eta lurrak banatzearen alde azaldu zelako, aurka jarri zitzaizkion eskuineko alderdiak; ezkertiarrak ere ez zituen aldeko izan, uste baitzuten Estatu Batuen jokoa onartzen zuela. Salvador Allende izan zen Freiren ondorengo lehendakaria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.