East End (Londres)
East End | |
---|---|
auzoa | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Hiria | Londres |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°30′51″N 0°03′18″W / 51.5142°N 0.055°W |
Demografia |
East End City-az ekialdera geratzen den hiri-eremua izendatzeko erabilitako izena da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mende erdialdera, East Endek Whitechapel, Bethnal Green, Stepney eta Hackney hegoaldea ematen zituen aditzera, Cityaren mugakide gehienean. Dena den, Londresen hedatzeko oldar etengabea zela eta, izendapenak adierazten zuen esparrua gainditu egin zen XIX. mende amaierarako, eta biztanle-gune berriak sortu West eta East Hamen. Ordu arte Lea ibaia jotzen zen East Enden ekialdeko mugatzat. Bada, kanporago geratu zen eremu horri East London izena eman zaio, mugak lausoak diren arren. East End Londresko ingeles langileriaren bizilekua izan da, kaiak eta fabrika ugari ere hor kokatzen baitziren. Hori dela eta, Bigarren Mundu Gerran, alemaniarren erasoek gogor astindu zuten ingurune hau. Bestalde, etorkin ugari ingurune honetan finkatu da azken mende honetan eta egun jatorri askotako jendea aurki daiteke bertan.
Egun, Lea ibaiaren ingurunea, Stratford herriaren eta Hackney iparraldearen artean, berreraikuntza-prozesu batean dago murgildurik (Thames Gateway proiektua), Londres 2012. urtean Joko Olinpikoen egoitza bihurtzeko. Horretarako azpiegitura eta eraikin handiak dira abian.
Cockney delako ingeles hizkeraz (langile-klaseko londrestar zurien hizkeraz) aritzean, eremu honetako hizkerari egiten zaio erreferentzia batez ere.
Argazkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) East End-i buruzko gida BBCren webgunean.
Luanda errorea in Modulu:Navbar at line 58:Invalid title Londres hiriko azpieskualdeak.
Artikulu hau Ingalaterrako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |