Emmanuelle Charpentier
Emmanuelle Charpientier (Juvisy-sur-Orge, Frantzia, 1968ko abenduaren 11) frantziar mikrobiologoa eta biokimikaria da. 2020an Jennifer Doudnak eta biek Kimikako Nobel Saria jaso zuten genoma editatzeko metodo bat garatzeagatik.[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1968an Juvisy-sur-Orgen jaioa, Biokimika, Mikrobiologia eta Genetika ikasi zituen Pierre eta Marie Curie Unibertsitatean. Pasteur Institutuan doktoratu zen, 1995ean, Listeria spp.-en antibiotikoekiko erresistentziari buruzko doktore-tesiarekin.[3]
Handik Ameriketako Estatu Batuetara joan zen. 1996 eta 1997 bitartean New Yorkeko Rockefeller Unibertsitatean doktoretzaondoko ikerketak egin zituen. Orduko hartan, Elaine Tuomanen mikrobiologoaren laborategian egin zuen lan. 1997 eta 1999 bitartean New Yorkeko Unibertsitatearen Medikuntza Zentroan ikerlari laguntzaile egin zuen lan. 1999tik 2002ra St. Jude Ikerkuntza Haur Ospitalean ikerlari elkartu egin zuen lan.
Ameriketako Estatu Batuetan bost urte igaro ondoren, Europara itzuli zen, hasieran Austriara. 2002 eta 2004 bitartean Vienako Unibertsitateko Mikrobiologia eta Genenetika Institutuko laborategi-burua eta irakasle gonbidatua izan zen. 2004tik 2006ra Mikrobiologia eta Immunobiologia Saileko laborategi-burua eta irakasle laguntzailea izan zen. 2006an mikrobiologiako irakasle pribatu bihurtu zen eta Molekula Biologia Zentroan gaikuntza eman zioten. 2006 eta 2009 biateran Max F. Perutz Laborategietako laborategi-burua eta irakasle elkartua izan zen.
2009an Suediara joan zen. Han, Umeåko Unibertsitateko Suediako Molekula Infekzio Medikuntza Laborategiko laborategi-burua eta irakaslea izan zen.
2015ean Max Planck Elkarteko kide egin zen eta Berlingo Infekzioaren Biologia Max Planck Institutuko zuzendari izendatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Susaeta, Igor. (2020-10-07). «Kimikako Nobel saria, «bizitzaren kodea» berridatzi duten bi zientzialariri» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-08).
- ↑ (Ingelesez) «2 Win Nobel Prize In Chemistry For Developing Method For Genome Editing» HuffPost 2020-10-07 (Noiz kontsultatua: 2020-10-08).
- ↑ (Ingelesez) Amerikako Mikrobiologia Elkartea. Antibiotic Resistance in Listeriaspp. doi: . (Noiz kontsultatua: 2020-10-08).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]