Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Duala

Koordenatuak: 4°03′N 9°42′E / 4.05°N 9.7°E / 4.05; 9.7
Wikipedia, Entziklopedia askea
Douala
Douala
portu-hiria
Administrazioa
Herrialdea Kamerun
ProbintziaWouri
Izen ofizialaDouala
Jatorrizko izenaDouala
Geografia
Koordenatuak4°03′N 9°42′E / 4.05°N 9.7°E / 4.05; 9.7
Map
Azalera210 km²
Altuera1
Demografia
Biztanleria2.768.436 (2015)
321.491 (2012)
Dentsitatea13.183 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakFiladelfia, Akhisar (en) Itzuli, Erroma, Trieste, Windhoek, Newark, Dakar, Uagadugu, Agadir, Durban, Sfax eta Taiyuan

Duala[1], frantsesez Douala, Kamerungo hiriburu ekonomikoa da, baita herrialdeko hiririk handiena ere. Portua dauka eta Wouri departamentuan kokatzen da, Kostaldeko eskualdean.

Duala Wouri ibaiaren bokalean kokatzen da, Gineako golkoaren tokirik sakonenean, Ozeano Atlantikoaren ertzean. Herrialdeko porturik handiena da, eta Erdialdeko Afrikako porturik garrantzitsuenetako bat.

Hiria ibaiaren bi aldeetan zehar hedatzen da, eta batetik bestera pasatzeko zubi bakarra dago.

Dualan klima ekuatoriala topatzen dugu: tenperatura 26° inguruan konstante egon ohi da, eta prezipitazio ugari ditu, bereziki eurite sasoian (ekainetik urrira). Airea ia beti egon ohi da hezetasunez saturatuta; %99ko hezetasun erlatiboa eurite sasoian eta %80koa "lehorte" garaian (urritik maiatzera).

Klima honek eltxoen ugaritzea bultzatzen du eta beraz, paludismoarena ere bai.

    Datu klimatikoak (Douala)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30 31 31 30 29 28 27 27 27 28 29 30 28.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 24 25 24 24 24 24 23 23 23 23 24 24 23.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 51 81 196 226 307 478 622 627 582 419 155 56 3799.8
Iturria: Weatherbase [2]

Kamerungo eta, oro har, Erdialdeko Afrikako historia bezala, Dualako historia ez da idatzia izan. Horren ondorioz, kanpoko lekukotasunen bidez baino ezin dugu ezagutu; jakinez Antzinatean lekukotasun gutxi ditugula.

K. a. IV. mendean, Hannon izeneko kartagotar batek Gineako golkoko sakoneko paisaian erupzioan zeuden sumendiak topatu zituen, eta "Jainkoen Gurdia" deitu.

K.o. XV. mendean, 1472an, Fernão do Pó buru zuten portuges esploratzaile batzuk otarraintxoez beteta zegoen ibai bat aurkitu zuten Kamerun mendiaren oinetan. Erreka honi Rio dos Camaroes (otarraintxoen ibaia) deituko diote eta Kamerun mendiari, Serra de Fernão do Pó. Pentsatzen da ibai hau Wouri ibaia dela. Espainolak beranduago etorriko dira, portugesek emandako izena gazteleratuz: Río de Camarones.

1578an beste herri bat etorriko da Kongoko drainatze arrotik leku honetara: Duala herria, estuariotik hurbil kokatuko dena. Bertan, Bassa eta Bakoko izeneko beste bi kultura aurkituko dituzte. Oraingoan otarraintxoek Mbeatoe izena hartuko dute.

1840an, Thomas Buxton ingelesa Afrikako mendebaldeko kostaranzko espedizio britainiar baten buru egiten da. 1841ean, espedizio honek Fernando Poo uhartean eskala bat egiten du; baina ikusiz haien ebanjelizazio misiorako leku egokia zela, bertan geratuko dira. Bertatik, John Clarke artzaina eta G.K. Prince doktorea estuarioan gora joango dira hangokoekin lehen harremanak sortuz. Britainiarrek Rio de Camarones, Cameroons Town bilakatuko dute. 1843an, Joseph Merrickek, Princerekin batera Fernando Po-n kokatu denak, Isubu hizkuntzaren gramatika idazteari ekiten dio.

Alfred Sakerrek lan hauek baliatuko ditu 1872an Idazki Santuak Duala hizkuntzara itzultzeko.

1884ko uztailak 14an, Nachtigal esploratzaile alemana (Ipar Afrikan bere herrialdearen kontsul zena) Cameroons Towneko estuarioan lurreratzen da lurraldearen jabetza hartuz. 30000 biztanle inguruko hiriari Kamerunstadt izena jarriko zaio, eta herrialdeko hiriburua bihurtuko 1885etik 1901era. Urte hartako Urtarrilaren 1ean, hiriak Duala izena hartuko du eta Kamerunstadt herrialdearen deitura bilakatuko da gobernatzaile alemanaren dekretu bidez. Dekretu honek hiriburua Buea izendatuko du, eta 1908an Douala berriz bilakatuko da hiriburu. 1910ean Jaunde izendatuko dute hiriburu, eta hala izaten jarraituko du gaur egun arte.

Lehen Mundu Gerraren ondorioz, britainiarrek eta frantsesek garaian alemana zen Duala okupatuko dute, 1914ko irailaren 27tik 1916ko otsaila arte.

Urtea 1916 1920 1924 1927 1931 1933 1935 1937 1939 1941
Biztanleria
(milako)
29,4 26,4 44,5 54,6 37 52,6 56,5 79,4 69,8 76,7
Urtea 1944 1947 1949 1954 1956 1976 1987 1991 1999
Biztanleria
(milako)
73,8 115,5 77,6 192,4 224,3 637 810 884 1448,3

Dualatar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Berria Estilo Liburua» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  2. Weatherbase. (2011). Historical Weather for Douala, Cameroon. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]