Dingle badia
Dingle badia | |
---|---|
Mota | badia |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°04′N 10°11′W / 52.07°N 10.18°W |
Hustubidea | Ozeano Atlantikoa |
Dingle badia edota Dinglego badia (irlanderaz Bá an Daingin eta ingelesez Dingle Bay) Irlandako hego-mendebaldeko Kerryko konderrian dagoen badia bat da. Badia ipar-ekialdetik hasi eta hego-mendebaldea norantzan Ozeano Atlantikoa arte 40 kilometro luze, banealdean 3 kilometro zabal eta sarreran 20 klometro zabal ditu. Iparraldean Dingle penintsula du, aldiz hegoaldean Iveragh penintsula, bi penintsula hauen artean kokatzen delarik. Maine ibaia badia honen barnealdean itsasoratzen da.
Fungi izurdearen bizilekua ere bada, Dingle udalerrian telebistako dokumentalei esker turisten artean aski ezaguna egin dena. Badia honetan ez dago uharte nabarmenik, baina barnealdera joan ezkero, hainbat penintsula topa daitezke, denetan nabarmenena Inch Strand delarik, penintsula hau badiaren zabaleraren bestaldean nahiko distantzia nabarmenean luzatzen da. Badia honetako udalerri garrantzitsuena Dingle da, hau badiaren iparraldeko kostaldean kokatzen da, izen bereko Dingle penintsulan hain zuzen ere.
-
Badiaren zati handi baten ikuspegia Minard lurmuturretik so eginda, Doonamanagh gaztelua eta atzealdean Iveragh penintsula ikus daitezkelarik.
-
Dingle udalerriko portua.
-
Kells badia.