Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Dastamen-papila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dastamen-papilak
Dastamen-papila mota batzuk. Irudi gehiago
Xehetasunak
Honen partezentzumen sistema
Mihia
Kokapenagustatory papilla (en) Itzuli
Ahosabai biguna
laringofaringea
Konponenteaktaste bud cell (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezcaliculus gustatorius
MeSHA08.675.650.915.500.800, A08.800.950.500.800, A09.846, A11.671.650.915.500.800 eta A14.549.885.779 A03.556.500.885.779, A08.675.650.915.500.800, A08.800.950.500.800, A09.846, A11.671.650.915.500.800 eta A14.549.885.779
TAA15.4.00.002
THH3.04.01.0.02116, H3.04.01.0.03013
FMA54825
Terminologia anatomikoa

Dastamen-papila mihiko epitelioan, ahosabai bigunean, epiglotisean eta faringean dauden flasko-formako gorputzetako bakoitza da, zaporea hautemateko funtzioa duena.[1] Bere zentzumen-errezeptoreek listuan urtutako janariak kontaktatzean bost elementu ezberdinak bereizten dituzte: garratz, gazi, gozo, mingots eta umami. Bataz beste, gizakion mihiak 2.000–8.000 dastamen-papila ditu.[2]

Formaren arabera, lau papila mota bereizten dira

  • Papila fungiformeak: onddo-forma dute, eta mingainaren atzealdearen aurreko aldean eta ertzetan zehar banatuta daude. Papila fungiforme bakoitzeko 5 dastamen-botoi daude.
  • Papila inguratuak edo kaliziformeak: kaliza edo kopa formako oinarriak dituzte eta mingainaren oinarritik gertu aurkitzen dira, V bat osatuta. Papila inguratu handiek 100 dastamen-botoiraino izan ditzakete.
  • Papila filiformeak edo konikoak: harizpi forma dute eta mingainaren puntan eta ertzetan daude. Papila fungiformeek eta kaliziformeek ez bezala, ez dute dastamen-funtziorik eta ez dute dastamen-botoirik; ukipen-hartzaileak baino ez dira, eta tenperatura aldaketak antzematen dituzte.
  • Papila foliazeoak edo foliatuak: Bere forma zuhaitz baten hostoaren antzekoa da. Bi ertzetan daude, mingainaren atzeko aldean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Papila. .
  2. Encyclopædia Britannica. 2009. Encyclopædia Britannica Online.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]