Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Dazita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dazita
Mineral infotaula irakurtzeko eraLaguntza:Arroka infotaula irakurtzeko era
Mineral infotaula irakurtzeko era
Dazita
Arroka igneoa
Mineral garrantzitsuak Plagioklasa
Biotita
Hornblenda
Augita
Enstatita

Dazita silika ugari duen arroka igneo bolkaniko bat da.

Dazitaren kokapena QAPF diagraman

Andesita eta erriolitaren arteko konposaketa du eta anesita bezala batez ere plagioklasaz osatua dago, biotita, hornblenda, augita eta enstatita izan ohi ditu.

Ehundura afanitikotik porfirikora du, batez ere kuartzoa duelarik fenokristal biribilduen moduan. Kuartzoaren eta feldespatoaren proportzio erlatiboa QAPF diagraman agertzen dira.

Plagioklasa oligoklasatik andesina edo labradoritara joan daiteke eta askotan oso zonatuak izaten dira. Sanidina dazita batzuetan agertzen da eta horrek erriloitetarainoko trantsizioak sortzen ditu. Biotita agertzen dena marroia da, augita berdea eta hornblenda arroitik berde-marroira.

Silikatu gutxi duenez magma oso likatsua izaten da eta erupzio leherkorrak sortarazten ditu, honen adibide ditugu Saint Helens sumendiko erupzio bortitzak. Magma hau lurrazal ozeanikoa plaka kontinental felsikoa sartzen denean sortzen da. Kanpora jaurtitako laba solidotu egiten da dikeak edo geruzak sortuz.

Dazitak beraz ozeano eta kontinente arteko konbergentzia eremuen inguruko informazio ugari ematen digu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]