Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Doriforoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Doriforoa

Doriforoa Polikletok K.a. 450-440 urte inguruan (Greziako Aro Klasikoan) egindako estatua da. Lantza bat daraman gazte bat irudikatzen du, esaten denez, gazte hori Iliadako Akiles heroia litzateke. Greziako aristokraziaren enkargu bat dela esan dezakegu, gai atletikoa lantzen duelako bere autoreak, aristokraziak tenpluetan horrelako estatuak eskaintzen baitzituen.

Marmolean egindako obra dugu, eta pintura guztia galdu izan arren, estatua polikromatua zela dakigu. Nahiz eta epealdi klasikoko ezaugarri gehienak izan, Doriforoaren alderdi batzuk modu nahiko arkaikoan eginak daudela aipatu behar da: modu nahiko zakarrean zintzelaturik dago, bularra laua da eta gerri aldea oso markatua dauka.

Polikleto oso teorikoa handia izan zen, eta obra honekin gizonaren proportzio eta ezaugarri idealak gauzatu nahi izan zituen, "Kanon" delakoa sortuz. Honen arabera estatua baten buruak (kasu honetan Doriforoarena) gorputzaren 1/7 izan behar zuen. Hala nola, aurpegia hiru zati ezberdinetan zatitu zituen ikerketa matematikoaren ondorioz: kopeta, sudurra eta hemendik kokotzerainioko zatia.

Irudiaren jarrera klasizismorako aurrerapauso garrantzitsua da, irudiaren oreka erritmo gurutzatu eta neurtuaz lortzen baita, Aro Arkaikoko Kurosek zuten gelditasun itxura modu kontrolatu batean puskatuz.

Eskubiko hankak jasotzen du gorputzaren pisua, lurrean gogor tinkatuz. Honek gizonezkoaren enkarnazio perfektua islatzen du, elegantzia lazki bat. Ezker hankak, berriz, ez du pisurik jasotzen eta atzerantz tolesturik du.

Besoei dagokienez, erritmoa aldatuta dute. Eskuin besoak ez du inongo lanik egiten eta lasai dago gorputzaren luzeran; ezkerrekoak lantza eusteko okertuta dagoen denbora berean. Buruak, aldiz, jarrera frontala du, tinkatutako oinera bihurtuta dagoelarik. Konposaketaren erritmo konpentsatu horri Kontraposto deritzogu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]