Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Guillaume Apollinaire

Wikipedia, Entziklopedia askea
Guillaume Apollinaire
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWilhelm Albert Włodzimierz Apollinaris de Wąż-Kostrowicky
JaiotzaErroma1880ko abuztuaren 26a
Herrialdea Frantzia  (1916ko martxoaren 9a -
BizilekuaErroma
Monako
Cannes
Niza
Aix-les-Bains
Lyon
Paris
Stavelot
Nimes
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1918ko azaroaren 9a (38 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: Espainiako gripea
Familia
Ezkontidea(k)Amélia Kolb
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaColegio Niño Jesús de Praga (en) Itzuli
(1887 -
Hizkuntzakfrantsesa
italiera
Valoniera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, antzerkigilea, arte-kritikaria, eguneroko-idazlea, ipuin-kontalaria, literatura-kritikaria, marrazkilaria, telebista-aktorea eta zinema gidoilaria
Lantokia(k)Paris
Belgika
Alemania eta Herbehereak
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSociété Normande de Peinture Moderne (en) Itzuli
Izengoitia(k)Fernand Laviet
Genero artistikoablank verse (en) Itzuli
Musika instrumentuapianoa
Zerbitzu militarra
Graduateniente
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

IMDB: nm0032091 Allocine: 35219 Allmovie: p315425
Musicbrainz: 45f5e60c-16e6-49d5-8918-4e1bbcc050e2 Discogs: 217031 IMSLP: Category:Apollinaire,_Guillaume Find a Grave: 32 Edit the value on Wikidata
1916ko udaberrian, gerran, tiro bat jaso zuen buruan.

Guillaume Apollinaire, jaiotza-izenez Wilhelm Albert Włodzimierz Apolinary Kostrowicki (Erroma, Italia, 1880ko abuztuaren 26a - Paris, Frantzia, 1918ko azaroaren 9a) frantses idazlea izan zen. Apollinairek izena eman zion surrealismoari eta kaligramaren sortzailea izan zen. Egile berritzaile eta probokatzailea izan zen.[1]

Literaturan erabili zuen izengoitia bere berezko izena frantses kutsua emana da. Lehenengo «Wilhelm» izena «Guillaume» bihurtu zuen eta, ondoren, abizena hartuta «Apollinaire» bihurtu zuen.

Ikasketa ezohikoak egin zituen, eta familiako irakasle-postu bat lortu zuen Renanian (1912-1945); lanbide horri esker, Alemania eta Austria-Hungarian zehar bidaia ugari egin ahal izan zituen.

Parisa joanda, bere lehen lanak argitaratu zituen literatura-aldizkarietan, eta Alfred Jarry eta beste zenbait literatura-egile gazte ezagutu. Arte-kritika egin zuen, bere lagunen joera berrien alde eginez: Picasso, Braque, Dufy, Matisse, Rousseau...

1909an lehen liburua argitaratu zuen, L´Enchanteur pourrissant ("Liluratzailea usteltzen"). Gero L´Heresiarque et compagnie (1910) ipuin-bilduma ondu zuen. Le Bestiaire ou Cortège d´Orphée (1911) fantasia poetikoaren ondoan, bere poema hoberenen bilduma plazaratu zuen: Alcools (1913). Poesia modernoaren obra nagusi horrek 1908 eta 1913 artean moldaturiko lanak biltzen ditu. Urte berekoa da Les peintres cubistes.

Kaligrama.

Lehen Mundu Gerra hastean frantses armadan sartu zen (1914), eta zauritu egin zuten 1916 urtean. Berriro Parisa itzulirik, abangoardiako aldizkari nagusietan esku hartu zuen. 1917an poema-liburu berri bat argitaratu zuen, Vitam impendere amori, bai eta autoreak berak "drama surrealista" deitu zuen lan guztiz originala: Les Mamelles de Tirésias ("Tiresiasen Titiak"). 1918an Calligrammes agertu zen, ospetsuak egin ziren poema grafikoen bilduma; urte berean ezkondu zen.

Espainiako gripeak jota hil aurretik, 1918an bertan kronika poetikoen bilduma bat argitaratu zuen: Le Flâneur des deux rives ("Bi ertzetako paseatzailea"). Hil ondoren agerturiko zenbait lan: La femme assise ("Emakume eseria", 1920); Ombre de mon amour ("Ene amodioaren itzala", 1947); Lettres à Lou ("Louri gutunak", 1955).

Margolari lagunekin batean laster igarri zuen nondik abiatuko ziren surrealismoaren aitzindariak. Horrenbestez, arte modernoaren lehen aldarrikatzaileetakoa da. Bere poesia, forma-ausardiak gorabehera (puntuazio-zeinuen ezabapena, berritasun tipografikoak eta abar), lirismo bikainekoa da, tonu xumean adierazlea eta zirrara bigunaren sortzailea.[2][3]

Apollinaire izan zen surrealismo eta surrealista terminoak erabiltzen lehena. 1917ko martxoan Paul Dermée poeta belgikarrari bidalitako gutun batean terminoa asmatu zuen, eta 1917ko ekainean berriro erabili zuen. Bigarren aldi hori Les Mamelles de Tirésias antzezlanaren estreinaldiaren harira izan zen, eta «drama surrealistatzat» jo zuen, errealitatea ikusteko modu bat adierazteko, beste inork balio ez ziolako. Parade musikalean ere hitza erabili zuen.[4] Horrela definitu zuen: «Gizonak ibilera imitatu nahi izan zuenean, gurpila sortu zuen, hanka baten batere antzik ez duena. Horrela surrealismoa egin zuen jakin gabe».

André Bretonek 1924ko Manifestuan, hitza berreskuratu zuen, baina beste adiera bat eman zion.[5]

Le Pont Mirabeau, Apollinaireren lana (1913).
  • Le Bestiaire ou Cortège d'Orphée, Raoul Dufyren marrazkiekin, Deplanche, 1911.
  • Alcools, 1898 eta 1913 arteko poemen antologia, Mercure de France, 1913.
  • Vitam impendere amori, André Rouveyreren marrazkiekin, Mercure de France, 1917.
  • Calligrammes, poèmes de la paix et de la guerre 1913-1916, Mercure de France, 1918.
  • Aquarelliste
  • Il y a..., recueil posthume, Albert Messein, 1925.
  • Ombre de mon amour, Cailler, 1947.
  • Poèmes secrets à Madeleine, edizio pirata, 1949.
  • Le Guetteur mélancolique, poema ineditoak, Gallimard, 1952.
  • Poèmes à Lou, Cailler, 1955.
  • Soldes, poema ineditoak, Fata Morgana, 1985
  • Et moi aussi je suis peintre, Le temps qu'il fait, 2006.

Eleberriak eta ipuinak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Mirely ou le Petit Trou pas cher, eleberri erotikoa, Paris, 1900 (liburu galduta).
  • Que faire ?, Le Matin egunkarian agertutako eleberria, "Esnard" izengoitiaz sinatuta.
  • Les Onze Mille Verges ou les Amours d'un hospodar, 1907.
  • L'Enchanteur pourrissant, André Derainen marrazkiekin, Kahnweiler, 1909.
  • L'Hérésiarque et Cie, ipuinak, Stock, 1910.
  • Les Exploits d'un jeune Don Juan, Neskazale gazte baten balentriak bezala euskaratuta, eleberri erotikoa, 1911. Gianfranco Mingozzik zinemara eraman zuen, Les Exploits d'un jeune Don Juan izenburupean.
  • La Rome des Borgia, Bibliothèque des Curieux, 1914.
  • La Fin de Babylone - L'Histoire romanesque 1/3, Bibliothèque des Curieux, 1914.
  • Les Trois Don Juan - L'Histoire romanesque 2/3, Bibliothèque de Curieux, 1915.
  • Le Poète assassiné, ipuinak, L'Édition, Bibliothèque de Curieux, 1916.
  • La Femme assise, bukatu gabekoa, hil ondorengo ediziao, Gallimard, 1920.
  • Les Épingles, ipuinak, 1928.

Lan kritikoak eta kronikak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • La Phalange nouvelle, hitzaldia, 1909.
  • L'Œuvre du Marquis de Sade, Sadeko markesaren lehenengo antologia eta lan kritikoa. Paris, Bibliothèque des Curieux, 1909.
  • Les Poèmes de l'année, hitzaldia, 1909.
  • Les Poètes d'aujourd'hui, hitzaldia, 1909.
  • Le Théâtre italien, literatura entziklopedia, 1910
  • Pages d'histoire, chronique des grands siècles de France, kronika historikoa, 1912
  • La Peinture moderne, 1913.
  • Les Peintres cubistes. Méditations esthétiques, Eugène Figuière & Cie, Éditeurs, 1913, Collection « Tous les Arts » ; 2. ed. Hermann, 1965.
  • L'Antitradition futuriste, manifeste synthèse, 1913.
  • L'Enfer de la Bibliothèque nationale Fernand Fleuret eta Louis Perceaurekin batera, Mercure de France, Paris, 1913.
  • Le Flâneur des deux rives, Éditions de la Sirène, 1918.
  • L'Œuvre poétique de Charles Baudelaire, Collection des Classiques Galants, Paris, 1924.
  • Anecdotiques, 1911tik à 1918ra idatzitako oharrak, Stock en 1926
  • Les Diables amoureux, Gallimard, 1964.

Antzerkia eta zinema

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Les Mamelles de Tirésias, 1917.
  • La Bréhatine, Paris 1995.
  • Couleur du temps, 1918, 2.ed. 1949.
  • Casanova, Comédie parodique, Paris, Gallimard,‎ 1952,

Korrespondentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Lettres à sa marraine 1915–1918, 1948.
  • Tendre comme le souvenir, lettres à Madeleine Pagès, 1952.
  • Lettres à Lou, édition de Michel Décaudin, Gallimard, 1969.
  • Lettres à Madeleine. Tendre comme le souvenir, Gallimard, 2005.
  • Correspondance avec les artistes, Gallimard, 2009.
  • Journal intime (1898-1918), Michel Décaudinen edizioa, 1991.

Apollinaire euskaraz

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apollinaire zineman

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egilearen eleberri batzuk zinemarako moldatu egin dira:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guillaume Apollinaire Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Guillaume Apollinaire