Grifo
Grifo | |
---|---|
Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Baliokideak | opinicus (en) |
Grifoa (grezieraz γρυφος gryphos eta persieraz شیردال shirdal, "lehoi-arranoa") izaki mitologiko bat da. Aurrealdea, arrano erraldoi batena da, urrezko luma, moko zorrotz eta atzapar boteretsuekin. Atzealdea, berriz, lehoi batena da, ile horia, hanka gihartsu eta isatsarekin.
Grifo batzuk, buruan punta zorrotzeko belarriekin edo lumak isatsean dituztela irudikatzen dira. Mitoen arabera, ohiko lehoi bat baino zortzi aldiz handiago eta indartsuagoa da, eta ez da harritzekoa zaldizko bat bere zaldiarekin eramatea, edo idi pare bat, bere hanketan sartzen direnak. Bere atzaparrekin, edateko kopak egiten dira, eta bere saihetsekin, arkuak geziak jaurtitzeko.
Dirudienez, bere jatorria Ekialde Hurbilean du, antzinako babiloniar, asiriar eta persiarren eskultura eta margoetan baitago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Greziar elezahar bate kontatzen duenez, Apolo jainkoa grifoak bilatzera joan zen, eta Greziara, horietako baten gainean zaldizko bezala itzuli zen. Apolo jainkoari sagaraturik zeuden eta bere altxorrak zaintzen zituzten Arimaspoarrengandik babesteko. Dioniso jainkoaren ardo kraterak ere zaintzen zituzten.
Berriagoa den mito batek dioenez, India iparraldeko basamortuetan zegoen urrea zaintzeaz arduratzen ziren. Zaintza honen arrazoia, bere kumeak zaintzeko nahian egon daiteke, metal preziatua ateratzen zen mendietan jartzen baitzituzten euren habiak.
Erromatarrek, apaindura gisa baino ez zuten erabiltzen friso, mahai hanka, aldare eta argimutiletan. Grifoa, kristautasunaren lehen denboretan erabili zen San Basilio eta San Anbrosioren bestiarioetan (edo animalien alegoriak). Harrizko erreplikek, sarri, gargola bezala balio dute Behe Erdi Aroko arkitektura gotikoan.
Grifoa, heraldikan ere ikur bat da, adarbakarra, lehoia eta hipogrifoa, beste batzuen artean. Hauek bezala, zenbait alditan agertzen da familia armarri eta zutoihaletan. Ohi, indarra, kemena eta zaintza irudikatzen ditu.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hipotesi batek dioenaren arabera, grifoaren benetako jatorria izaki mitologiko gisa, Ceratopsidae familiako dinosauroen arrasto fosil ugarietan dago, mordoa aurki daitezkeena Erdialdeko Asiako basamortuetan, bereziki Mongolian.
Dinosauro hauen hezurdura zapalak, kako formako mokoaren itxura duen ahoarekin, omoplato zabalak, isats luzea eta zenbait hatz eta atzazalak dituzten hankekin, hezurdura horien jabeen berrinterpretazio bat eragin izango zuten, izaki mitologiko bihurtuz benetako erreferentzia baten faltan.
Armarrietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarri, grifoak armarrietako ikur gisa erabiltzen dira. Gehienetan eskuinera begira agertzen dira, ezkutua eramaten duenaren eskuin aldera.
-
Volterra, Italia -
Utti Jaeger erregimentua, Finlandiako Armada
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]