Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Giovanni Pontano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giovanni Pontano

Bizitza
JaiotzaCerreto di Spoleto1426ko maiatzaren 7a
HeriotzaNapoli1503ko irailaren 17a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Antonio Beccadelli (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta poeta

Giovanni Pontano (Cerreto di Spoleto, Perugiatik hurbil, 1426Napoli, 1503) italiar politikari, historialari eta eleberrigilea izan zen.

Aragoiko Alfontso V.aren laguntzailea izan zen Fernando I.aren idazkari bihurtu baino lehen. Fernandoren seme-alaben heziketaren ardura izan zuen, eta diplomazia-lanak ere egin zituen Inozentzio VII.aren aurrean. Lehen ministro zenean ongietorria egin behar izan zion Karlos VII.ari, baina haren kontseiluko kide izan ondoren (1495), eta frantsesek alde egin ostean, kargu guztietatik kendu zuten. Pontanok, ordea, ez zuen Luis XII.a zerbitzatu nahi izan. Humanista zen aldetik Napoliko Akademia antolatu eta zuzendu zuen (1471).

Idazle oparoa izan zen, bestalde, eta astronomia, filosofia eta politikari buruzko lan garrantzitsuak idatzi zituen latin garbian: De bello neapolitano, De prudentia, De fortuna, Urania, Lepidina eta De amore coniugali.

Ilargiaren krater batek, [[Pontanues (krater)|Pontanus, bere izena du.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. [1]Gazetteer of Planetary Nomenclature (en inglés). Flagstaff: USGS Astrogeology Research Program. OCLC 44396779.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]