Geografia fisiko
Itxura
Geografia fisikoa edo fisiografia fenomeno naturalak aztertzen dituzten atalak (geomorfologia, hidrologia, klimatologia, edafologia, etab.) biltzen dituen geografiaren atala da[1]. Hori dela eta, atmosfera, biosfera eta geosfera aztertzen dituen zientzia hau geografiaren bi atal nagusienetako bat da, bestea giza geografia izanik.
Eremuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denboran zehar, geografia fisikoa eremu zehatzagoetan zatitzen joan da. Honako hauek dira nabarmenenak:
- Biogeografia: Izaki bizidunen banaketa geografikoa eta horren zergatik eta ondorioak aztertzen ditu.
- Hidrografia: Urari lotutako fenomenoak (itsasoak, ibaiak, etab.) ikuspuntu geografikotik aztertzen du.
- Ingurumen-geografia: Gizakien eta mundu naturalaren arteko elkarrekintzen aspektu espazialak analizatzen ditu Giza geografiaren eta geografia fisikoaren arteko zubitzat har daiteke.
- Klimatologia, paleoklimatologia eta meteorologia: Klima, bai egungoa zein iraganekoa, eta meteoroen aldagai geografikoa aztertzen du.
- Kostaldeen geografia: Itsasoen eta lurraren arteko interfazea aztertzen du.
- Geomatika eta geodesia: Lurraren irudikapena eta neurketa aztertzen dituzten eremu zientifikoak dira.
- Geomorfologia: Lurraren azaleraren itxura eta, horren baitan, geografikoki duen egitura espaziala aztertzen duen zientzia da.
- Paisaiaren ekologia: Prozesu ekologikoen eta paisaiaren arteko harremana aztertzen du.
- Ozeanografia: Ozeanoak ikuspuntu geografikotik aztertzen dituen zientzia da.
- Edafologia: Lurzoruak aztertzen ditu, eta horren baitan, lurzoru moten banaketa geografikoa analizatzen du.
- Paleogeografia: Iraganeko geografia lantzen du.
- Glaziologia: Izotzaren eta uraren gainerako egoera solidoen zientzia da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Geografia. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |