Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Gendun Drup

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gendun Drup

1. Dalai Lama

- Gendun Gyatso
Bizitza
JaiotzaSakya (en) Itzuli, 1391 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaShigatse, 1474 (egutegi gregorianoa) (82/83 urte)
Familia
AitaGonpo Dorjee
AmaJomo Namkha Kyi
Irakaslea(k)Mar Tön Gyatso Rinchen (en) Itzuli
Hor Tön Namkha Palwa (en) Itzuli
Bodong Chogle Namgyel (en) Itzuli
Gyeltsabje Darma Rinchen (en) Itzuli
Rong Tön Lozang Drakpa (en) Itzuli
Sherab Sengge (en) Itzuli
Sangye Rinchen Gyaltsen (en) Itzuli
Tsongkhapa (en) Itzuli
Jo Tsowa Pak Ö (en) Itzuli
Drolma Sam Drub Dorjé (en) Itzuli
Khenchen Drubpa Sherab (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaTibetar budismoa
Kadam (en) Itzuli
Erlijio-ordenaGelug

Gendun Drup edo Gyalwa Gendun Drubpa (tibeteraz: དགེ་འདུན་གྲུབ་པ།, wylie transliterazioaz: dge 'dun grub pa, pinyin tibetarrez Gêdün Chub, txinera tradizionalez: 根敦珠巴), (1391-1474) lehen Dalai Lama izan zen. Bere jaiotza izena Pema Dorje izan zen (wyliez Pad-ma Rdo-rje) eta Tsongkhaparen ikaslea izan zen.

Ikuilu batean jaio zen, tribu nomada batean. Jaio zen eguneko gauean, gaizkile batzuek, bera zegoen kanpamendua eraso zuten, eta guztiak ihesean irten ziren, jaio berria sastraka batzuen artean utziz. Esaten dutenez, hurrengo egunean, bele batek babesten zuen beste hegazti harrapari batzuen erasotik, eta bele hori Mahakala izango zela, Avalokiteshvararen forma hegoduna, Errukiaren Buda.

Artzain bezala hezia izan zen zazpi urte bete zituen arte. Ondoren, Nartangeko monasteriora joan zen, eta eskolastikorik estimatuenetako bat izatera iritsi zen bere bizitzaren erdialde inguruan.

Bere testu garrantzitsuenetako batzuk, honako hauek dira:

  • Eguzkia Askatasunaren Bidean: iruzkina Abhidharma-koshan
  • Gaizkiaren indarrak suntsitzea: Siddhartha Gautamaren bizitza eta ekintzei buruzko olerki epikoa
  • Ekialdeko mendi elurtuaren kantua: Je Tsongkhapari eskainitako olerkia
  • Olerkia Khadiravani Tārā beneragarriari: Tārā jainkosari omenaldia

Bere itzultzaile ospetsuenetako bat, Glenn Mullin izan zen.


Aurrekoa
Bodhisattva Avalokiteshvara
(Dalai Lamen hasiera)
Dalai Lama
1391-1474
Ondorengoa
Gendun Gyatso
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gendun Drup Aldatu lotura Wikidatan