Bloody Mary (koktela)
Itxura
Bloody Mary (koktela) | |
---|---|
koktel | |
Materialak | Vodka 4.5a Zentilitro celery salt (en) piperbeltza celery stalk (en) (lagungarria) Tabaskoa limoi urra 1.5a Zentilitro Worcestershire saltsa 2.5a dash (en) limoi puska (lagungarria) tomate-zukua 9a Zentilitro kikara edalontzi zabala |
Historia | |
Jatorria | Frantzia |
Honen izena du | Maria I.a Ingalaterrakoa |
Bloody Mary nazioartean ezaguna den koktel bat da.
Izenaren jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maria I.a Ingalaterrakoari (1516-1558) Bloody Mary (Maria odoltsua) ezizena ipini zioten protestanteen aurkako jazarpen odoltsu eta gogorragatik. Baina tomate zukuz eta vodkaz osatutako koktel ezaguna ez omen zuten erreginaren omenez bataiatu[1].
Batzuek uste dute Mary Pickford aktorea dagoela izenaren jatorrian, edo Chicagoko Bucket of Blood tabernako Mary izeneko zerbitzaria[1].
Hipotesi zabalduenaren arabera, 1920an Fernand Petiot asmatzaileak koktela Vladimir Smirnoventzat (Smirnoff vodkagile sendikoa) prestatu zuen eta edabeari Vladimir izena jarri zion. Ingeles hiztunak “Vladimir” oker ahoskatzen hasi ziren eta, azkenean, emaitza Bloody Mary izan zen[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Nagore Irazustabarrena, «Nondik dator Bloody Mary koktelaren izena?», Argia, 2014-10-19
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |