Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Banaketa prozesu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Banaketa prozesua kimika eta ingeniaritza kimikoan substantzia desberdinen nahasketa bi produktu edo gehiagotan banatzean datzan prozesua da. Banaketaren ondoren lortutako produktuak hasierakikoarekiko propietate fisiko edota kimiko desberdinak izan ditzake.

Salbuespen gutxi batzuk kenduta, ia konposatu kimiko guztiek ezpurutasunak dituzte naturan. Hori dela eta, konposatu hauek modu indibidualean banatzeko beharra dago batzuetan. Ingeniaritza kimikoak arlo honetan dituen aplikazioak ugariak dira. Honen adibide garbi bat petrolioarena da. Petroleo gordina hidrokarburo desberdinen nahasketa da eta egoera honetan baliotsua da. Hala ere, hidrokarburo purifikatu batzuen eskaera handiagoa da, hala nola, gas naturala, gasolina...

Banaketa prozesuak masa transferentziaren prozesu gisa sailka daitezke. Sailkapen honen barruan banaketa prozesu mekanikoak eta kimikoak daude. Erabiliko den banaketa prozesua aukeratzeko bere abantailak eta eragozpenak hartu behar dira kontuan. Banaketa mekanikoak kimikoak baino merkeagoak dira eta posible bada, hauek erabili ohi dira. Banaketa mekanikoa eraginkorra ez den kasuetan, kimikoa erabiltzen da, lehen aipaturiko petrolioaren kasuan bezala.

Nahasketaren arabera, prozesu bat baino gehiago erabiltzea beharrezkoa izan daiteke nahi den emaitza lortu ahal izateko.

Banaketa prozesu motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]