Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Bois de Boulogne

Koordenatuak: 48°51′53″N 2°15′03″E / 48.864722222222°N 2.2508333333333°E / 48.864722222222; 2.2508333333333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bois de Boulogne
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoaParis Handiko metropolia
Territorial collectivity of France with special statusParis
Udalerri barrutiaParisko 16. barrutia
Koordenatuak48°51′53″N 2°15′03″E / 48.864722222222°N 2.2508333333333°E / 48.864722222222; 2.2508333333333
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1853
KudeatzaileaParisko Udala
Arkitektura
Azalera8,459 km²
Webgune ofiziala

Bois de Boulogne, euskaraz: «Boulogneko Basoa», Frantziako Paris hiriburuan dauden berdegune nagusietako bat da, Bois de Vincennes-rekin batera, eta 16. barrutian dago, hiriburuaren mendebaldean.

846 hektarea inguru ditu[1] eta hiriburuaren "birika berde"tzat hartzen da. New Yorkeko Central Park baino 2,5 aldiz handiagoa et Londresko Hyde Park baino 3,5 aldiz handiagoa, Madrilgo Casa de Campo baino 0,5 txikiagoa da. Egungo Bois de Boulogne, antzinako Rouvray basoaren kokalekuan dago.

Basoaren erdigunean Bagatelle parkea eta Pré-Catelan lorategia daude. Iparraldean Jardin d'acclimatation atrakzio parkea dago. Hego-ekialdean Serres d'Auteuil lorategia dago.

Bois de Boulogne ezaguna da gaueko prostituzio gunea delako, batez ere transexualena.

Ur-jauzi handia, Charles Marville argazkilariak egina (1858)
Édouard Manet: Courses au Bois de Boulogne (1872)

Bois de Boulogne, Rouvray basoaren hondarrak dira berez (forêt de Rouvray). Rouvray hitzak harizti esan nahi du[2] (frantsesez chêne rouvre, haritz kandugabe), lehen aldiz 717an aipatua Compiègneko kartan. Lur hauek Txilderik II.a eskaini zizkion Saint-Deniseko abade boteretsuari. Filipe Augustok basoaren gehiengoa berrerosi zuen, erregeren ehizalekua sortzeko. 1256an, Luis IX.aren arreba Elisabetek Longchamp errege abadia sortu zuen bertan.

Basoaren izena Boulogne-sur-Mer herritik datorkio, Filipe IV.a Ederrak (Filipe I.a Nafarroakoak) bertara erromesaldi bat egin baitzuen.

Ehun Urteko Gerran, basoa bidelapurren ezkutaleku bihurtu zen eta, horregatik, Borgoinako dukeen tropek zati bat erre zuten. Luis XI.aren garaian, basoberritu zen eta bi bide berri ireki.

Frantzisko I.ak Madril jauregia bertan eraiki zuenean (1528an hasia), basoa festaleku bihurtu zen. Henrike II.ak eta Henrike III.ak ehizalekua horma batez itxiarazi zuten, bertara sartzeko zortzi aterekin. Henrike IV.ak (Henrike III.a Nafarroakoak) 15.000 masusta arbola landatu zituen, zeta industria bultzatzeko asmoz.

Napoleon III.ak basoa parke bihurtu zuen 1852an. Hasieran, Jacques Hittorff arkitektoa izan zen lanen arduradun Louis-Sulpice Varé paisajistarekin batera[3] (lorategiak, bideak eta aintzirak). Enperadoreak ibai bat sortzeko asmoa zuen, Hyde Parkeko Serpentine bezala. Lanak hasi zirenean orea, Haussmann baroia nibelazio hutsegite batez ohartu zen, goialde osoa hustu eta behealdea urez estaliko zuena. Arazoa konpontzeko, bi aintzirak bi maila desberdinetan ipini zituzten, eta goikoa behekoan hustuko zen ur-jauzi baten bidez[4]. Varé paisajista kaleratu egin zuten, proiektuan 6 metroko desnibela ahaztu baitzuen, eta Jean-Charles Alphand ingeniariak ordezkatu zuen (Monceau parkea, Montsouris parkea, Bois de Vincennes), Jean-Pierre Barillet-Deschamps paisajistarekin batera (Buttes-Chaumont parkea). 1855 eta 1858 artean, Longchamp hipodromoa eraiki zen izen bereko zabaldian.

1870ean Paris setiatu zutean, prusiar artilleriak basoa larriki kaltetu zuen, frantziar artilleriak bateria bat zuelako Mortemart muinoan[5].

1929an, basoa Parisekin administratiboki bateratu zen, ofizialki 16. barrutiari atxikia.

Bois de Boulogne

Basoak aintzira kopuru handi xamarra du, guztiak artifizialak eta Senako urez honituak:

  • Goiko aintzira (Lac supérieur)
  • Beheko aintzira (Lac inférieur]]
  • Bois de Boulogneko Zirkuluko aintzira (Lac du cercle du bois de Boulogne)
  • Jardin d'acclimatation-eko aintzira (Lac du jardin d'acclimatation)
  • Armenovilleko istila (Mare d'Armenonville)
  • Saint-James istila (Mare Saint-James)
  • Longchampeko urmaela (Étang de Longchamp)
  • Abadiako urmaela (Étang de l'Abbaye)
  • Suresnesko urmaela (Étang de Suresnes)
  • Tribunen urmaela (Étang des tribunes)
  • Boulogneko urmaela (Étang de Boulogne)
  • Ur-jauzi handia (La Grande Cascade)

Gainera, hainbat errekek igarotzen dute basoa, hauek artifizialak ere bai:

  • Ruisseau de Longchamp
  • Ruisseau des Sablons
  • Ruisseau d'Armenonville

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 8.459 km² zehazki
  2. Trésor de la langue française informatis, « rouvre »
  3. Conservatoire des jardins et paysages
  4. Mémoires du baron Haussmann, III bolumena, 122 or., Victor-Havard argitaratzailea, Paris, 1893
  5. Dictionnaire historique des environs de Paris du docteur Ermete Pierotti

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]