Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Azawad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azawadeko Estatu Independientea
دولة أزواد المستقلة
ⴰⵣⴰⵓⴷ
État indépendant de l’Azawad

Azawadeko bandera
Azawad (orthographic projection).svg
Geografia
HiriburuaGao
16.7733331 eta 16.77348,-2.9994439 eta -3.00742 parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa
Hiririk handienaGao
Azalera819.928
KontinenteaAfrika
Administrazioa
Gobernu-sistemaBehin-behineko gobernua
Bilal Ag Acherif
Demografia
Biztanleria3.000.000
Dentsitatea3,22 bizt/km²
Historia
Sorrera data: 2012ko apirilaren 6a
Bestelako informazioa
Ordu eremua
mnlamov.net

Azawadeko Estatu Independientea (arabieraz دولة أزواد المستقلة‎ Dawlat Azawād al-Mustaqillah; Tifinagh: ⴰⵣⴰⵓⴷ[1]; frantsesa: État indépendant de l’Azawad), batzuetan Azaouad idatzia, 2012an independentzia aldarrikatu zuen nazioarteko onarpenik gabeko estatua da.

Robert Brownen arabera Azawad berber hizkuntzatik arabierara igaro den Azawagh hitzaren bastardizazio bat da. Azawagh izena Nigerreko mendebaldea, Maliko ipar-ekialdea eta Algeriako hegoaldea hartzen duen lurraldea da.[2]

Azawadeko estatu independienteak Maliko hiru eskualde hartzen ditu bere barnean (Gao, Kidal eta Timbuktu) eta Mopti eskualdearen iparraldeko aldea. MNLAk egindako independentzia aldarrikapenean "muga kolonialak" errespetatuko zituztela zioten. Hala ere beste batzuen arabera Mali zein Nigerko iparraldea eta Aljeriako hegoaldea hartzen ditu[3][4].

Azawadeko mapa.

MNLA eta beste talde armatu batzuek Maliko armada kanporatu zuten eta Tuaregen lurraren independentzia eskatu zuten. Euren aldarria Timbuktu, Kidal, Gao eta Mopti eskualdearen iparraldeko zatian kokatzen da, nazioartean Maliko lurtzat hartzen den eremua. Lurralde honen mugak Mali izango lirateke hego-mendebaldean, Burkina Faso hegoaldean, Mauritania mendebalde eta ipar-mendebaldean, Aljeria iparraldean eta Niger ekialde eta hegoekialdean. Bere lurraren gehiena Sahara basamortuaren barruan dago baina Sahela ere hartzen du. Gao da hiriburua eta hiririk handiena.

2012ko apirilaren 6an MNLAk bere webgunean jarritako aldarrikapen batean Azawaden independentzia "atzeraezina" zela adierazi zuen. Talde honek eskualdearen zatirik handienak kontrolpean ditu[5]. Bilal Ag Acherifek, MNLAko idazkari orokorrak, sinatzen duen Azawaden Independentzia Aldarrikapena gobernu interino bat ere eratuko dela adierazten du, MNLAko kideek osatuta, ahalik eta "autoritate nazional" bat sortzen den arte.[6]. Aldarriak ez du oraindik nazioarteko eragileen onarpenik.[7][8].

2014ko abenduaren 28an, Berrian azaldu zenez, bake negoziazioetan parte hartu zuen Aljerian, Azawad Askatzeko Mugimendu Nazionaleko ordezkaritzak. Mali, berriz, miliziak indartzen ari zen eta genozidioaren arriskua handia zegoen[9].

2015eko urtarrilaren 29an, Tuaregen arteko borroketan hamar hildako suertatu ziren[10].

Timbuktuko zentsoa 1950ean
Gaoko zentsua 1950ean

Azawaden biztanleria dentsitatea 1,5 pertsonakoa da kilometroko koadroko.[11] 2009ean Maliko zentsua aztertuta, Azawadek independentzia aldarrikatu aurretik, honakoa da:[12]

Eskualdea Azalera (km2) Biztanleria
Gao 170,572 544,120
Kidal 151,430 67,638
Timbuktu 497,926 681,691

Talde etnikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizionalki eskualdean tuaregak, mairuak, songhai herria eta fulani herria bizi izan dira. 1950ean egindako zentsoan herri nomadak populazioaren %95a zen.

Kidal, Gao eta Timbuktun banbara herriko kideak ere badira, 1960ko hamarkadaren ostean.

Tamashek, Arabiera, Fulfulde eta Songhayera dira Azawadeko hizkuntza garrantzitsuenak. Banbarera hegoaldeko maliar jatorriko jendeak hitz egiten du.

Gehienak musulmanak dira, suni eta sufiak.

Gobernua eta politika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azawaden ez dago, gaur egun, legerik, nahiz eta MNLAk bere ardurapean egongo dela esan eta herrialdean "autoritate nazional bat ezartzeko" borondatea adierazi independentzia aldarrikapenean. Lurraldean euren aurka dauden hainbat talde armatu daude, Ansar Dine borrokalari islamistak, Mendebaldeko Afrikan Batasun eta Jihadaren aldeko Mugimendua eta Islamiar Magrebeko Al Kaida. MNLAk ez du oraindik hiribururik aldarrikatu ez eta gobernu formalik eratu, nahiz eta konstituzioa egin eta demokrazia bat eratzeko asmoa dutela adierazi.

Ansar Dineren adar militarrak MNLAren independentzia aldarrikapena arbuiatu zuen egin eta gutxira. Ansar Dineren asmoa sharia legean oinarritutako herrialdea sortzea da, bai Azawaden bertan bai eta Maliko hegoaldean ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]