Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Australiar Lurralde Antartikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Australiar Lurralde Antartikoa
Australian Antarctic Territory
Ereserkia: Advance Australia Fair

Antarctica, Australia territorial claim.svg
Geografia
HiriburuaDavis (basea)
75°0′0″S 102°30′0″E
Azalera5896500
KontinenteaAntartika
Administrazioa
Gobernu-sistemaKanpoko lurraldea
ErregeaKarlos III.a
Epai autoritateaSupreme Court of the Australian Capital Territory (en) Itzuli
Demografia
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea bizt/km²
Historia
Sorrera data: 1933ko ekainaren 13a
Bestelako informazioa
Ordu eremua
aad.gov.au

Australiar Lurralde Antartikoa (ingelesez: Australian Antarctic Territory edo AAT) Australiak beretzat eskatzen duen Antartikaren zatia da. 60°-tik hegoalderako latitudean eta 45°-tik 160°-ra bitarteko ekialdeko longitudean (Adelia Lurraldea [136° E - 142° E] izan ezik) dauden uharte eta lurralde guztiak hartzen ditu. Guztira, 5.896.500 km²-ko hedadura du, Antartika osoaren % 42.

Australiaren lurralde-eskaera lau herrialdek baino ez dute onartzen: Zeelanda Berria, Frantzia, Norvegia eta Erresuma Batua. Australiak 1959ko abenduaren 1ean Itun Antartikoa berretsi zuenetik, haren lurralde-eskaera geldirik dago nazioartean.

Erresuma Batuak 1841eko urtarrilaren 9an beretzat eskatu zuen lehen aldiz Viktoria Lurraldea. 1911n eta 1914an egin zituzten australiarrek lehen espedizioak Antartikan, Sir Douglas Mawson buru. Enderby Lurraldea Erresuma Baturako eskatu zuen Dawsonek 1930eko urtarrilaren 13an. 1933ko otsailaren 7an, britainiar agindu batek Australiari eman zizkion lurralde-eskubideak. Transferentzia 1936an gauzatu zen. Australiak 1954ko otsailaren 11n ezarri zuen bere lehen basea (Mawson basea) Antartikan.

Australiak bederatzi sektore geografikotan banatzen du beretzat eskatzen duen lurraldea. Mendebaldetik ekialdera, hauek dira:


Zb. Sektorearen izena Azalera (km2) Mendebaldeko muga Ekialdeko muga
1 Enderbyren Lurraldea 045° E 056°25' E
2 Kempen Lurraldea 056°25' E 059°34' E
3 Mac. Robertsonen Lurraldea 059°34' E 072°35' E
4 Elisabet Printzesaren Lurraldea 072°35' E 087°43' E
5 Gilen II.aren Lurraldea 087°43' E 091°54' E
6 Maria Erreginaren Lurraldea 091°54' E 100°30' E
7 Wilkesen Lurraldea 2.600.000 100°30' E 136° E
8 Jurgi V.aren Lurraldea 142° E 153°45' E
9 Oatesen Lurraldea 153°45' E 160°00' E
Australiar Lurralde Antartikoa 6.119.818 044°38' E 160°00' E

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]