Australiako urre sukarra
Australiako urre sukarra | |
---|---|
Mota | Urre sukarra |
Data | 1851ko maiatza |
Herrialdea | Australia |
Australiako urre sukarra (ingelesez: Australian gold rushes) 1851an Edward Hargraves ingeles urre-bilatzaileak Hegoaldeko Gales Berria estatuko Bathurst hiriaren inguruan urrea topatu zuela iragarri zuenean hasi zen, hain zuzen ere, hark Ophir deitutako leku batean.
Sei hilabete geroago, Victoria estatuan urrea topatu zen. Hargraves baino aurretik, jada 1841an Branwhite Clarke erreberendoak urre koputua handia topatu omen zuen, 1844an beste hainbat topaketa ere gauzatu zirelarik. Clarkek Hegoaldeko Gazle Berriko gobernadorea zen George Gippsi bere aurkikuntzaren berri eman zionean, Gippsek honela erantzun zion: ""Eskutatu ezazu, Clarke jauna, edo zintzurra moztuko digute!".
Urrearen aurkikuntzak liskarrez beteriko gizarte batean ez zen albiste ona izan. Hegoaldeko Gales Berriko eta Victoriako gobernuek gerora bere topaketarengatik Clarke saritu arren, bere diru-sariak ez ziren Hargravesek jasotakoak adinakoak izan.