Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Atlas (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atlas (satelitea)
Aurkikuntza
AurkitzaileaTerrile, Voyager 1
Data1980ko urria
KategoriaSaturnoren sateliteak eta regular moon (en) Itzuli
Ezaugarri orbitalak
Zeren sateliteSaturno
Ardatzerdi handia137.700 km
Eszentrikotasuna0,0012
Orbita-periodoa0,6016947883 egun
Makurdura orbitala0,003 ± 0,004°
Ezaugarri fisikoak
Masa6,6 ± 0,45 ×1015
Dentsitatea0,46 ± 0,11
Grabitatea azalean0,0002–0,0020 m/s2
Albedoa0,4
Tenperatura~81
Artikulu hau sateliteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Atlas».

Atlas Saturnoren satelite natural bat da. Saturno XV izena ere eman ohi zaio.


Ezaugarri fisikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atlasek A eraztunaren kanpo-ertzetik gertu orbitatzen du. Satelite txikia da, 30 bat km-ko diametrokoa.

Cassini zundak 2005ean egindako bereizmen handiko argazkiek erakusten dute sateliteak irtengune ekuatorial handi bat duela.

Prometeo sateliteak, nabarmen, eta Pandora sateliteak, maila txikiago batean, Atlasen orbitan eragiten dute. Bi satelite horien orbitak kaotikoak direnez, susmoa dago Atlasen orbita ere kaotikoa izango dela.

2004an, Atlasen orbitan eraztun ahul eta mehe bat aurkitu zen, R/2004 S 1 behin-behineko izendapena duena.


Richard J. Terrile astronomoak aurkitu zuen 1980an, Voyager 1 zundak Saturnoren ondoan pasatzean bidalitako argazkiak aztertzean. 1980ko azaroaren 13an eman zen aurkikuntzaren berri.


Hasieran S/1980 S 28 behin-behineko izena eman zitzaion, eta 1983an ofizialki eman zioten Atlas izena, mitologia grekoko Atlas titanaren omenez, "bizkarrean baitaramatza eraztunak", Atlas titanak zeruari eusten zion bezala.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]