Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Artomaña dorretxea

Koordenatuak: 42°58′57″N 2°58′56″W / 42.9824°N 2.98231°W / 42.9824; -2.98231
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artomaña dorretxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaAmurrio
Koordenatuak42°58′57″N 2°58′56″W / 42.9824°N 2.98231°W / 42.9824; -2.98231
Map
Ondarea
EJren ondarea40

Artomaña dorretxea Amurrion (Araba) dagoen dorretxea da, estilo gotiko-errenazentistakoa, XIV. mendearen bukaeran eta XV.aren hasieran eraikia[1]. 2018ko otsailaren 13an, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, Arabako eskualde kantabriarreko dorreak monumentu-multzo sailkapenaren barnean.

Urduña haraneko kokaleku estrategikoa dago, Banderilla mendatearen ondoan, Zuia eta Kuartango, Urkabustaitzetik, Urduñarekin lotzen dituen bidean[1].

Dorretxeak oinplano angeluzuzena du (11 x 10 m inguru), ipar-hegora begira eta lau isurkiko teilatuak koroatua; hiru solairu eta ganbara bateko dorre honek mendebaldean du sarbide nagusia. Eraikina kareharri tuparritsuzko harlangaitzez eginda dago batez ere, bertako substratukoa; eskantzuak eta baoak, halere, tamaina handiko harlanduzkoak dira, oso ondo eskuairatu eta landutakoak, 45ºko okerdurarekin, horiek ere bertako kareharri tuparritsuzkoak. Beheko solairuari dagokionez, sarbide erdizirkular zabala dago aurpegi nagusian eta gezileiho-bikote oso garaiak eskuineko eta atzeko aurpegietan. Lehenengo solairuak sarbide erdizirkular garai edo balkoia eta leihatila arku-zorrotza ditu; horien gainean harburu-ilara bikoitza dago. Ezkerretara bi gezileiho daude, eta beste bat eskuinetara. Bigarren solairuak, bizitoki denak, leiho zorrotz samarra du, egun itxita dagoena; eskuinaldean, leiho biki zorrotza dago, hura ere itxia eta oso eraldatua (hari bikoitza baino ez da geratzen), bai eta zorrotz samarra den beste bat ere estalita; atzealdean, mota bereko beste bi leiho daude, horietako bat itxita dagoelarik, eta eskuinetara, konopio bikoitzekoa izan zitekeen (oso hondatuta dago) leiho bat eta gezileiho bat. Zertxobait berriagoak dira neurri handiagoko baoak, «ex novo» edo aurreko batzuk eraldatuz egin direnak. Bao hauek guztiak XIX. mende erdialdeko edo XX. mende hasierakoak izan litezkeen adreilu trinkoz daude eginda. Mendebaldeko fatxadan hainbat mentsula daude, bi mailatan lerrokaturik eta zurezko egituraren batekin loturik.

Mendebaldean kokatutako etxebizitzan geroko obrek ezkutatzen duten beste dorre bat dago. Micaela Portillaren arabera, zubi edo pasabide batek lotuko zituen eraikin biak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Amurrio turismo webgunean.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa