Apricale
Apricale | ||
---|---|---|
Italiako udalerria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Italia | |
Probintzia | Imperia | |
Eskualdea | Liguria | |
Alkatea | Roberto Pizzio | |
Izen ofiziala | Apricale | |
Posta kodea | 18035 | |
ISTAT kodea | 008002 | |
Herriburua | Apricale | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 43°52′50″N 7°39′38″E / 43.880533°N 7.660483°E | |
Azalera | 19,68 km² | |
Altuera | 291 | |
Mugakideak | Bajardo, Dolceacqua, Isolabona, Perinaldo, Pigna, Rocchetta Nervina, Sanremo eta Castel Vittorio | |
Demografia | ||
Biztanleria | 626 (2023ko urtarrilaren 1a) 8 (2018) | |
Dentsitatea | 29,11 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 0184 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Katastro kodea | A338 | |
Sailkapen sismikoa | 3s (Txiki-ertaina) | |
Matrikula | IM | |
http://www.apricale.org/it/index.asp |
Apricale Italiako hiri bat da, Liguria eskualdeko Imperiako probintzian dagoena eta 573 biztanle dituena.
Apricale Italiako herririk ederrenak deritzon taldearen barnean dago, eta Touring Club Italiano izeneko klubak ematen duen Bandiera arancione edo bandera laranja du.
Lurraldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lurraldea bi zatitan banatua dago, eta kostalderik gabeko herria da.
Geografia fisikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroko herrigunea Bordigheraren barnean dago, Merdanzo ibaiaren aranean, Nervia ibaiaren ibaiadarra dena, Mendebaldeko Riviera Liguriarraren kostaldetik 13 kilometrora. Bere hondoan 1299 metroko altuera duen Bignone mendia ikus daiteke. Hiriburutik 52 kilometrora dago.
Apricale Comunità Montana Intermeliako kide da 2009ko urtarrilak 1etik, mendi komunitate honen berrantolamendu diziplinarekin, 2008ko uztailak 4ko 24. zenbakiko Eskualde Legearen bidez arautua eta 2009ko urtarrilak 1etik indarrean dagoena, udalerri hau estatu barneratua da, nekazaritza, baso eta landagarapena eta mendietako suteen aurkako funtzio administratiboak delegatuz.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herri honek bere jatorria, dirudienez, Brontze Aroan du, Pian del Re (tokiko dialektoan Cian deu Re) izeneko gunean aurkitu diren hilobiei esker. Ofizialki, herria X. mendean sortu zuten Ventimiglian jatorria zuten kondeek, 1276 ondoren Doria familiara pasatuz, Dolceacquako jaunak zirenak.
1267an euren lehen estatutua onartu zuten, , Liguria osoko antzinakoenetako bat, independente bihurtu zenean konstituzio bidez hiri-estatu bihurtuz. 1573an Monakoko Grimaldi familiak tokiko gaztelua suntsitu zuen, aurretik Doria familiak eraiki zuena, barne gerra eta borrokak soraraziz. 1794ko frantziar inbasioa jasan zuen Napoleon Bonaparteren partetik, baita honen jarraian etorri zen Liguriar Errepublikaren eransketa ere Napoleonek sortutako Lehen Frantziar Inperioaren partetik ere. Azken hau 1815ean erori ondoren Sardiniako Erresumara gehitua izan zen, Vienako Batzarrak adierazten zuen bezala, eta jarraian Italiako Erresumara pasa zen.
Eboluzio demografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1861: 1794 biztanle
- 1871: 1904 biztanle
- 1881: 2103 biztanle
- 1901: 2161 biztanle
- 1911: 1749 biztanle
- 1921: 1712 biztanle
- 1931: 1511 biztanle
- 1936: 1127 biztanle
- 1951: 1023 biztanle
- 1961: 887 biztanle
- 1971: 680 biztanle
- 1981: 546 biztanle
- 1991: 558 biztanle
- 2001: 578 biztanle
Hiri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andre Maria Birjinaren Purifikazioaren Eliza
- Aingeruetako Andre Mariaren Eliza
- San Antonioren Eliza
- Oratorio di San Bartolomeo
- San Petri Entokoaren Elizaren hondakinak.
- Bixente Ferrerren kapera.
- San Martinen kapera
- San Roke Montpellierrekoaren kapera
- Castello della Lucertola
Herriarekin lotutako jendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Giovanni Martini (1859-1922) George Armstrong Custer jeneral ospetsuak zuzendutako armadako trunpetaria eta garibaldinoa.
- Cristina Anna Bellomo (1861-1904)
- Emanuele Luzzati (1921-2007) Genovan jatorria zuen artista, ohorezko hiritartasuna 2003an eman zioten.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau italierazko wikipediatik itzulia dago.