Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Alfama

Koordenatuak: 38°42′38″N 9°07′57″W / 38.710662°N 9.132385°W / 38.710662; -9.132385
Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfama
bairro (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaLisboa
HiriaLisboa
FreguesiaSanta Maria Maior
Geografia
Koordenatuak38°42′38″N 9°07′57″W / 38.710662°N 9.132385°W / 38.710662; -9.132385
Map
Demografia

Alfama Lisboako auzo historikoa da, hiriko alde zaharrean kokatutakoa, San Jurgi gazteluaren azpian. Barrutiak hainbat freguesia (parrokia ditu barnean, hala nola, São Miguel, Santo Estêvão, São Vicente de Fora eta Katedralaren freguesiaren zati bat.

Izena arabieratik dator, al-hamma, "bainuak" edo "iturriak" esan nahi duena.

Mairuen garaian gaur egungo Alfamaren eremua zen Lisboa hiri guztia. Alfontso I.ak 1147an hiria konkistatu ondoren hiria behekalderantz zabaldu zen eta Aklfama arrantzaleen eta jende behartsuaren auzo bihurtu zen.

1755eko Lisboako lurrikarak ez zuen Alfama kaltetu eta labirinto egitura mantentzen da oraindik, kale estu eta plaza txikiek osatzen dutena. Azken urteetan etxeak berriztu egin dira eta jatetxe ugariek eta behatokiek turismoarentzako erakargarri bihurtu dute.

Alfama eta fadoa elkar lotuta daude, musika mota hau hemen tartean garatu izan delako.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]