Al-Hufuf
Itxura
Al-Hufuf / Hufuf الهفوف | |
---|---|
herria | |
Al-Hufufeko kale bat Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Saudi Arabia |
Probintzia | Ekialdeko probintzia |
Izen ofiziala | الهفوف |
Jatorrizko izena | الهفوف |
Geografia | |
Koordenatuak | 25°21′39″N 49°35′59″E / 25.3608°N 49.5997°E |
Altuera | 155 m |
Demografia | |
Biztanleria | 660.788 (2010) |
Al-Hufuf edo Hufuf[1] (arabieraz: الهفوف) Saudi Arabiako ekialdeko hiria da, Ekialdeko probintziako hiriburua. 1.136.900 biztanle inguru ditu.[2] Al-Hufuf oasian dago, munduko oasirik handienetariko batean.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzina-antzinako karabanen topalekua eta Al-Hufuf oasiko ekoizpenen merkatalgunea da (laboreak, fruituak, barazkiak). Eskulangintza du jarduera nagusietako bat (larrua, oihalgintza, kobrea). Hiritik gertu, Itmanyyako petrolio-hobiak daude. Riadekin burdinbidez eta errepidez lotua dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ Population Distribution (Saudi and Non Saudi) in Governorates of Eastern Region, 2013 A.D.. stats.gov.sa (Noiz kontsultatua: 2017-6-14).