Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Anna Pavlova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anna Pavlova

Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1881eko otsailaren 12a
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaHaga1931ko urtarrilaren 23a (49 urte)
Hobiratze lekuaGolders Greeneko Erraustegia
Heriotza modua: pankreako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Victor Dandré (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaVaganova Academy of Russian Ballet (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria, koreografoa, editorea eta silent film actor (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

IMDB: nm0667816 IBDB: 438958
IMSLP: Category:Pavlova,_Anna Find a Grave: 1380 Edit the value on Wikidata

Anna Pavlovna Pavlova (errusieraz: Анна Павловна Павлова; Egutegi gregorianoa: San Petersburgo (Errusiako Inperioa) 1881eko otsailaren 12a - Haga (Herbehereak), 1931ko urtarrilaren 23a) XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako lehen dantzari errusiarra izan zen, Errusiako Ballet Inperialeko eta Serguei Diagilev-en Errusiar Balleteko artista nagusietako bat. Ezaguna da Beltxargaren Heriotzaren paperean egindako interpretazioagatik, Mikhail Fokinek harentzat sortutako koreografian, eta, beraren konpainiarekin, mundu osora bidaiatu zuen lehen dantzaria izan zen, Hego Amerika, India eta Australia barne[1].

San Petesburgoko Preobrazhensky erregimentuko ospitale militarrean jaio zen, non bere aita, Matvey Pavlovich Pavlov, zerbitzatzen baitzuen[2]. Iturri batzuen arabera, gurasoak jaio baino lehentxeago ezkondu ziren, beste batzuk, ordea, urte batzuk geroago diote. Annak bi urte zituela hil zen. Batzuen ahotan, benetako aita beste bat zen, Lazar Polyakov errusiar-judu bankaria, bere amak harentzat egiten baitzuen lan.[3]

Anna ospetsu egin zenean, Polyakoven semeak, Vladimirrek, aitaren sasiko alaba zela esan zuen; beste batzuek, berriz, Matvei Pávlov bera Krimeako karaitetatik zetorrela zioten (Eupatoriak Pavlovari eskainitako keneseta batean ere monumentu bat dago), baina kondaira horiek ez dute froga historikorik[4][3]. Pávlovna patronimikoa askoz geroago agertu zen, bere izen artistikoaren parte gisa. Hala, adibidez, 1924an Fokinek Pavlovari egindako gutun batean, Anna Pavlovnaren izena erabili zuen[5] Anna Matveievnaren ordez.

Pavlova neskatila goiztiarra zen, sarri gaixotzen zena, eta Ligovoko herrixkara bidali zuten amonak zaindu zezan[3].​ Pavlovak balletaren artearekiko zuen grina hasi zen amak Marius Petiparen de Loti Ederra lanaren jatorrizko produkzio batera eraman zuenean, Mariinski antzokian. Ikuskizun zoragarriak hunkitu egin zuen. Bederatzi urte zituenean, amak Ballet Inperial Eskola entzutetsuarentzako entzunaldi batera eraman zuen. Gaztetasuna gaixo itxura zela eta, baztertu egin zuten, baina, 10 urterekin, 1891n, onartu egin zuten. Eszenatokian lehen aldiz agertu zen Marius Petiparen Maitagarrien ipuin bat (Un conte de fées) obran, irakasleak eskolako ikasleentzat egin zuena.

Ballet Inperial Eskola

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ballet Inperialeko Eskolako ikasleak, Marius Petiparen Maitagarrien ipuin bat-en. Hamar urteko Anna Pavlovak bere lehen ballet-emanaldian parte hartu zuen. Kaiola eusten ateratzen diote argazkia, ezkerrean. San Petersburgo, 1891.

Pavlova gaztearen prestakuntza-urteak zailak izan ziren. Ballet klasikoa ez zen erraza. Bere oinak (gogor okertuak), orkatila meheak eta gorputz-adar luzeak talka egiten zuten garai hartako dantzariak gogokoen zuen gorputz txiki eta trinkoarekin. Ikaskideek iseka egiten zioten Erratza eta Basati txikia ezizenekin[6]. Bere teknika hobetzeko entrenatu zen. Urrats bat ikasi ondoren, praktikan jartzen zuen ikasitakoa. Behin esan zuen: «Inork ezin du talentua izateagatik bakarrik iritsi. Jainkoak talentua ematen du, lanak bihurtzen du talentua jenio».​ Garaiko maisu garrantzitsuen eskutik ikasgai gehigarriak jaso zituen: (Christian Johansson, Pável Gerdt[7],​ Nikolái Legat eta Enrico Cecchetti), garai hartako balletaren bertutetsuena eta Cecchetti metodoaren sortzailea, gaur ere erabiltzen den eta eragin handia izan duen ballet-teknika. 1898an, Ekaterina Vázem-en hobekuntza eskolan sartu zen, San Petersburgoko Antzoki Inperialetako prima ballerina ohia.

Azken urtean, Ballet Inperialeko Eskolan, rol asko bete zituen konpainia profesionalarekin. 1899an graduatu zen, eta Ballet Inperialean sartzeko hautatu zuten, corps de ballet baino kargu handiagoarekin, coryphée gisa[7].​ Mariinski Antzokian egin zuen debut ofiziala, Pável Gerdten Les Dryades prétendues obran. Kritikaren goraipamenak jaso zituen, bereziki, Nikolái Bezobrázov kritikari eta historialari handiarenak.

Inperial Antzokia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Anna Pavlova en Beltxargaren heriotzan. San Petersburgo, 1905.

Bai lanean ari zela, bai graduatu ondoren, dagoeneko Mariinski Antzokiko agertokian, dantzari gazteak Pavlova II.a izena hartu zuen, Varvara Pavlova bere izenkidetik bereizteko, bera baino nagusiago baitzen, baina, gero, ez zen Anna bezain ospetsua izango. Marius Petipak bere memorietan, Sokolova andereño-maisua aipatzen du, zeinaren hobekuntza-klaseetan, 1902-1904an, «Pavlova II.a, Sedova eta Trefilova emakumeek asko ikasi, eta aurreratu zuten haren lidergopean». Petiparen egunkarian, Pavlova aipatzen zuen Sokolovaren ikasle gisa. Pavlova Petiparengana jo zuen aholku bila ballet eszenak berarekin errepasatzeko. Koreografoarengana jo zuen Gisellen paper nagusia hobeto betetzeko eta Le Corsaire lana prestatzeko.

Pavlova dantza-kideak Mikhail Obulo, Sergei Legat eta Nikolai Legat izan ziren. Ibilbidearen hasieran, Michel Fokine izan zen dantza-taldeko kide bat. —lehen ekintza bateratua 1899ko abenduaren 29an izan zen—, 1900eko urtarrilaren lehenean errepikatuz Le réveil de Flore lanarekin.

Pavlovak betiko aldatu zuen dantzarien ideala. 1890eko hamarkadan, Mariinski Antzokiko dantzarietatik espero zen teknikoki indartsuak izatea, eta horrek, normalean, gorputz indartsua, gihartsua eta trinkoa izatea zekarren. Pavlova mehea zen, itxura finekoa eta etereoa zuena, Giselle moduko paper erromantikoetarako egokia.

Anna Pavlova Aspicia printzesaren paperean, Petipa/Pugniren La Fille du pharaon balleta Aleksandr Gorskiren bertsioan, Bolxoi Antzokiarentzat. Mosku, 1908

Hurrengo denboraldietan, Pavlovaren rol berriek bakarlari gisakoak ere barne hartu zuten: Le Corsairen, Loti Ederran, Paquitan eta 'On Kixote'n. 1902an, dantzari nagusi gisa lehen rola jokatu zuen Nikiyaren papera betez La Bayadèren. Ondoren, Giselle eta La Fille du pharaon, Paquita eta Le Corsaire obretan paper nagusia jokatu zuen. Konpainiako dantzari nagusietako bat bihurtu ondoren, 1906an, prima ballerina titulua jaso zuen[8].

Anna Pavlovaren estilo eszenikoan eragin handia izan zuten Aleksandr Gorski ballet irakaslearekin eta, bereziki, Michel Fokinerekin egindako lanak. Mariinski Antzokiari lotuta jarraitu zuen 1913 arte.

Errusiar Balletak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Anna Pavlova Les Sylphidesen, Valentín Serovena, 1909

Errusiar Balleten lehen urteetan, Pavlova labur-labur aritu zen Sergei Diagileventzat. Le Pavillon d'Armideren estreinaldian dantzatu zuen, 1909ko maiatzaren 19an, Parisko Sergei Diagilev-en Denboraldi errusiarretan, eta, ekainaren 2an, Parisen, Les Sylphides eta Cleopatra balletaren estreinaldian izan zen, Vaslav Nijinskirekin batera, eta berehalako arrakasta lortu zuten[9]. Otto Kahn Metropolitan Operako zuzendaria emanaldietan izan zen, eta hilabete bateko kontratua sinatu zuen harekin. Valentín Seroven obraren kartela, Pavlova arabesko batean izoztua, Denboraldi errusiarren ikur bihurtu zen.

1909an, Europan barrena ibili zen Sergei Diagilev-en balletekin. Hasiera batean, Michel Fokineren lana, L'Oiseau de feu, dantzatuko zuen, baina uko egin zion, ezin baitzuen Igor Stravinskirekin ados jarri, eta papera Tamara Karsavinari eman zitzaion. Bizitza osoan, Pavlovak nahiago izan zuen maisu zaharren musique dansante melodiatsua, hala nola Cesare Pugni eta Ludwig Minkusena, eta gutxi arduratu zen XIX. mendeko dantza-aretoko ballet musikatik urruntzen zen beste edozein gauzaz. Zenbait arrazoirengatik, Pavlovak Diagilev-en konpainia utzi egin zuen, baina, Londresko Errusiar Balleten biran, Gisellen paper nagusia interpretatzea onartu zuen.

Pavlova Ballet konpainia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Anna Pavlova La fille mal gardée balletan, 1912.

1907an, atzerrira birak egiteko, Anna Pavlova eta Adolph Bolm 20 artistaren talde txiki baten buru izan ziren; haien artean zeuden: E.I. Ville, M.N. Gorshkova, I.S. Neslujuventvskaia, E.D. Poliakova, E.P. Eduardova, I.N. Kusov, A.N. Obujov, A.V. Xiriaiev... Lehen biran, 1908ko udaberrian, Europako Helsinki, Stockholm, Kopenhage, Praga eta Berlin bisitatu zuten[10].​ Errepertorioan sartu ziren Giselle, Paquita, Txirula magikoa, Haute cavalerie, Swan Lakeren (Beltxargaren aintzira) bigarren agerraldia eta divertimento bat balletak. 1909ko apirilaren 22tik maiatzaren 7ra, Berlinen, Nikolái Legatekin batera dantzatu zuen. Gero, kontzertuak Pragan eta Parisen.

Parisko Errusiar Balleten lehen denboraldiaren ondoren, Pavlovak bere konpainian aritzeko utzi zituen. Mundu osoan aritu zen, batez ere Petiparen obren laburpenez eta bereziki berarentzat koreografiatutako piezez osatutako errepertorioarekin. Bere gaitasun koreografiko eta Antzezle trebearenak elkartu zituen. Berrikuntza asko ekarri zituen, eta bere-berezko generoa sortu zuen, Yuk D. Beliaiev jaunak melodia koreografikoa deitu zuena. Obra horiek barne hartzen dute, esteak beste, Dragonfly, Kreislerren musikarekin, Butterfly Drigoren musikarekin, Night eta California Poppy. Funtsean, ballet erromantikoen interpretazioan nabarmendu zen.

1910eko otsailaren 16an, New Yorken egin zuen debuta, eta, ondoren, Boston, Filadelfia eta Baltimoren[10] emanaldiak.​ New Yorken, Loti ederra lanaren 50 minutuko egokitzapena egin zuen. Eta apirilean eta maiatzean, Londresen, Mijail Mordkinekin batera. 1911n, Londresen dantzatu zuen, eta urte bereko azaroan, bira bat egin zuen Ingalaterra, Irlanda eta Eskozian, Lavrenti Novikov-ekin batera. Dantzariaren azken emanaldia 1913an izan zen, eta, Errusian, 1914an (maiatzaren 31n San Petersburgon, ekainaren 3an Moskun, ekainaren 7an Pávlovski estazioan[10]). Lehen Mundu Gerra hasi zenean, Ingalaterran kokatu zen, eta ez zen inoiz gehiago Errusiara itzuli.

1918 eta 1919 artean, Hego Amerikan bira bat egin zuen bere konpainiak. Mexikon zehar egindako bidaian, Pavlova izan zen lehen dantzari klasikoetako bat xarabe tapatioa dantzatzen[11], «txina poblanako» jantziekin jantzita. Ramón López Velarde poeta mexikarrak Anna Pavlova y el jarabe tapatío poema eskaini zion bere arteari[12].

1921ean, Sol Hurok, jatorri errusiarreko enpresaburu estatubatuarra, Anna Pavlovak Estatu Batuetan egin zuen biraren antolatzailea izan zen. 1921ean, Indian ere jardun zuen, eta jendearen arreta irabazi zuen Delhi, Mumbai eta Kalkutan. Dantzariaren bizitzan, Pavlova izena ospetsu bihurtu zen. Birak jarraitu zuten Japonian, Txinan, Filipinetan, Malaysiako uharteetan, Indian eta Egipton zehar ibili ziren 1922an.

1925ean, Olga Preobrajenskaren eskola bisitatu zuen, eta ikasleen artean Irina Grzhébina, Nina Tijonova eta Nina Yushkevitx aukeratu zituen Trocadero jauregian 1925eko ekainaren 8an gala-kontzertu batean parte hartzeko. Tamara Tumanovak (Preobrajenskaren neskarik gazteenaren debutak) eta Anna Pavlovak hasiera eman zioten etorkizun handiko dantzaria izango zenari. 1925etik 1926ra, Hego Amerika, Australia eta Zeelanda Berria zeharkatu zituen; 1928an, Egipto, India, Myanmar, Singapur eta Java. 1926an, Errusiako Antzerki Erromantikoa kolapsatu ondoren, Borís Romanov konpainiako koreografo bihurtu zen, Iván Jluistinekin batera.

Anna Pavlovaren (goian) eta Victor D'Andréren (behean) errautsak. Golders Green-eko errausketa-labea

Paristik Hagara zihoala, Pavlova oso gaixo jarri zen eta Hagara iristerakoan okerrera egin zuen. Parisa, Zalewski bere mediku pertsonalaren bila joan zitezen eskatu zuen[13].​ Pneumonia zuela eta ebakuntza behar zuela esan zioten, eta, aurrera jarraituz gero, inoiz gehiago ezin izango zuela dantzatu esan zioten. Emakumeak uko egin zion kirurgiari, eta hau esan zuen: «Ezin badut dantzatu, nahiago dut hilda egon». Pleuresiaz hil zen, Hagako Des Indes hoteleko Japonia Aretoaren ondoko logelan, 50 urte bete baino hogei egun lehenago.

Victor D'Andrék idatzi zuen Pavlova 1931ko urtarrilaren 23ko (ostirala) gauerdia baino ordu-erdi geroago hil zela, Marguerite Létiña dontzeila, Zalewski medikua eta bera, D'Andre, ohearen ondoan zituela. Bere azken hitzak hauek izan ziren: «Prestatu beltxarga jantziak». D'Andrek eta Letiñek gogokoen zuten ahokadura beixezko jantziarekin jantzi zuten haren gorpua, eta hilkutxan jarri zuten adar lila batekin. Goizeko 7:00etan, apaiz ortodoxo errusiar bat iritsi zen gorpuan otoitz egiteko. 7:30etan, hilkutxa Hagako ospitale katolikoaren ondoan zegoen hil-kaperara eraman zuten[13].

Hurrengo egunean, funtzio bat zegoen programatuta, non Beltxargaren Heriotza dantzatuko zuen, eta balletaren antzinako tradizioaren arabera, ikuskizunak jarraitu egin behar du. Programatutakoaren arabera, proiektagailu bakar batekin argitu zen eszenatoki hutsa, non dantzariak egon beharko zukeen[14].​ Oroitzapenezko zerbitzuak Londresko Errusiako Eliza Ortodoxoan egin ziren. Pavlova erraustu egin zuten, eta haren errautsak kolunbario batean jarri zituzten Golders Green errausketa-gelan. Han, hil-kutxa ballet-zapatilekin apainduta zegoen (lapurtu egin zituztenak).

  • The Dumb Girl of Portici (Phillips Smalley eta Lois Weber, 1916).[15]

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Anna Pavlova | Russian ballerina | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  2. Vera Krasóvskaya (1972). Teatro de ballet ruso de principios del siglo XX. Parte 2. Bailarines. — Leningrado: Iskusstvo, p. 229 (Errusieraz)
  3. a b c (Gaztelaniaz) «Anna Pavlova, la gran dama rusa del ballet» historia.nationalgeographic.com.es 2022-02-12 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  4. Oleg Kerensky quotes Vladimir Polyakov — the son of Lazar Polyakov who claims that Anna was an illegitimate daughter of his father (Oleg Kerensky. Anna Pavlova. N-Y., Dutton Publ., 1973. ISBN 0-525-17658-6
  5. Fokin, M.M. (1981). A contracorriente. Recuerdos de un maestro de ballet. — Leningrado: Iskusstvo, pp. 384—385 (en ruso)
  6. (Ingelesez) McDonough, Yona Zeldis. (2016-11-03). «Yes, These Famous Ballerinas Are Jewish» Lilith Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  7. a b «Anna Pavlova — Danza.es» www.danza.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  8. Ruiza, M.; Fernández, T.; Tamaro, E. (2004). «Anna Pavlova». Biografías y vidas. Consultado el 18 de enero de 2021.
  9. (Gaztelaniaz) danzaballet. (2020-04-03). «La bailarina rusa Anna Pávlovna Pávlova (1881-1931), el gran cisne de la historia del ballet» Danza Ballet (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  10. a b c Sorley Walker, Kathrine (19 de enero de 2021). «Anna Pavlova - Russian ballerina». Encyclopædia Britannica (en inglés). Consultado el 19 de enero de 2021.
  11. (Gaztelaniaz) danzaballet. (2011-10-25). «Anna Pavlova, desde México hasta Buenos Aires» Danza Ballet (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  12. (Gaztelaniaz) «Onomatopeya visual: a 100 años de la visita de Anna Pávlova a México» Filopalabra 2019-05-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  13. a b «D'Andre about Anna Pavlova» www.adolphbolm.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  14. (Gaztelaniaz) D’Alpaos, Anakarina Fajardo. (2020-08-10). «Anna Pávlova: cisne hecho mujer» Meer (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  15. (Gaztelaniaz) «The Dumb Girl of Portici (película 1916) - Tráiler. resumen, reparto y dónde ver. Dirigida por Phillips Smalley, Lois Weber» La Vanguardia 2022-07-16 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]