Anna Nicole Smith
Anna Nicole Smith | |
---|---|
(2005) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Vickie Lynn Hogan |
Jaiotza | Houston, 1967ko azaroaren 28a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Hollywood, 2007ko otsailaren 8a (39 urte) |
Hobiratze lekua | Lakeview Memorial Gardens and Mausoleums (en) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: opioid overdose (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Billy Wayne Smith (en) (1985 - 1993) J. Howard Marshall (1994ko ekainaren 27a - 1995eko abuztuaren 4a) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Mexia High School (en) Doss High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, dantzaria, playmatea, modeloa, zinema ekoizlea, musikaria, telebistako pertsona ospetsua eta film-zuzendaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
annanicole.com | |
| |
Vickie Lynn Hogan (Houston, Texas, 1967ko azaroaren 28a - Hollywood, Florida (AEB), 2007ko otsailaren 8a), Anna Nicole Smith bezala ezaguna, helduentzako Playboy aldizkarian 1992ko maiatzean playmate bezala biluzik paratu zen modelo eta aktore estatubatuarra. Horrez gain, 1993an urteko playmatearen saria (PMoY) jaso zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vickie Lynn Hogan Mexian jaio zen, Houstoneko kanpoaldeko auzo batean, Dallastik 127 kilometrotara. Haurra zen aitak etxetik alde egin zuenean eta ama eta izebak hezi zuten neskatxa -Vickie Marilyn Monroe berria izango zela esan ohi zuen izebak-.
1985ean, 17 urteko gaztea Billy Smithekin ezkondu zen eta segituan izan zuen lehen semea, Daniel. Bikotea elkarrekin egon zen 3 urtez eta, ondoren, amak hezi zuen semetxoa.
20 urte zituenean, Vickie gazteak hemen eta han egiten zuen lan, zein baino zein lan txarragoan. Dantzari bezala ere aritzen zen, Nikki, Robin edo Anna Nicole bezalako ezizenak erabiltzen zituelarik. Horrela ezagutu zuen J. Howard Marshall milioiduna eta honek eman zion diruz finantzatu zituen bere bular berriak.
Modelo lana eta Playboy
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1992an, 25 urte zituen eta martxoko playmate izan zen, Vicky Smith izena erabili zuelarik.
Guess? aldizkariak Claudia Schifferren ondorengo hautatu zuen, publizitate kanpainaren irudi. Urte bereko maiatzean berriro izan zen Playboy aldizkariaren azala eta, izebaren iragarpenak betez, "Marilyn Monroe berria" zela esan zuten: emakume garaia, ilehoria eta irudi perfektua zuena. Artistaren ilajea ere kopiatu ohi zuen.
Urtebete gero, urteko Playmate hautatu zuten eta Anna Nicole Smith izena hasi zen erabiltzen.
Azken hilabeteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2006ko irailaren 6an, Anna Nicole Dannielynn Hope Marshallen ama izan zen Bahametan. 4 egun geroago, bere 20 urteko semea zen Daniel hilik agertu zen ospitalean, arreba txikia ezagutzera joan zenean. Autopsian, metadona, Zoloft eta Lexapro hartuta zegoela atera zen.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007ko otsailaren 8an hil zen Anna Nicole Smith. Floridako Fort Lauderdaleko Seminole Hard Rock Cafen zegoen konortea galdu zuen unean.
Autopsiak Anna Nicole bere gorakoen artean ito zela argitu zuen, metadona gaindosiaren ondorioz. Badirudi botika ugari zegoela ilehoriaren gorpuan, denak legearen barrukoak, hori bai. Smithek antidepresiboak eta antsietateari aurre egiteko hartzen zituenak, flakatzeko behar zituenak, metadona edo hazteko hormonak, izterretako B-12 bitaminak, gripearen aurkako antibiotikoak, lo eginarazteko kloralhidratoa... koktel tamalgarriak hil zuen emakumea.
2007ko otsailaren 18an, Anna Nicole Smithen hilotza baltsamatu zuten eta familiak haren azken nahiak betetzeko ahalegina egin zuen: Westwood Memorial Parkean, Marilyn Monroeren inguruan lur ematea, alegia. Hala ere, hildakoaren bikotekidea zen Howard K. Stern abokatuaren nahia gailendu zitzaion amaren nahiari eta Bahametara eraman zuten, Daniel semearen ondora. Hiletak 2007ko otsailaren 27an izango ziren, baina Anna Nicole Smithen amak ez zuen amore eman eta lurperatze hari ekiditea lortu zuen.
2007ko otsailaren 28an, Floridako apelazio auzitegiak Virgie Arthurrek bere alabaren gorpuaren gaineko jabetzari uko egiten ziola jakinarazi zuen, Anna Nicole Smithen azken nahia Bahamatan, semearen ondoan, deskantsatzea baitzen.
2007ko martxoaren 2a zen Anna Nicole Smith Bahamatan lurperatu zutenerako. Paparazzi artean joan zen aireporturaino eta, ordu batzuen ondoren, Nassaura iritsi zen. Mount Horebeneko elizan 300 bat pertsona zeuden zain eta arrosa artean agurtu zuten. Azkenean, Danielen ondoan eman zioten lur, berak testamentuan adierazita zuen eran.
Hil ondorengo liskarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anna Nicole Smithek bere alaba Dannielynni utzi zion bere jabegoa: 80 bat milioi dolar. Bost gizonek aurkeztu zuten bere burua neskatxaren aita zirelakoan: Howard Stern abokatua, Larry Birkhead argazkilaria, Zsa Zsa Gaborren senarra, Frederic Von Anhalt eta Alex Denk bizkartzaina. ADN analisiek haurraren aita Larry Birkhead zela argitu zuten.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharra(k) |
---|---|---|---|
1994 | The Hudsucker Proxy | Za-Za | debuta |
1994 | Naked Gun 33⅓: The Final Insult | Tanya Peters | |
1995 | To the Limit | Colette Dubois | |
1996 | Skyscraper | Carrie Wink | |
1998 | Anna Nicole Smith: Exposed | Bera | Zuzendari eta ekoizlea ere |
2003 | Wasabi Tuna | Bera | |
2007 | Illegal Aliens | Lucy | Hilondokoa |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Telesaila | Pertsonaia | Oharra(k) |
---|---|---|---|
1995 | The Naked Truth | Bera | Atal 1 |
1998 | Sin City Spectacular | ||
1999 | Veronica's Closet | Donna | Atal 1 |
1999 | Ally McBeal | Myra Jacobs | Atal 1 |
2000 | N.Y.U.K. | Dr. Anita Hugg | |
2002–2004 | The Anna Nicole Show | Bera | |
2005 | Comedy Central Roast of Pamela Anderson | Bera | |
2005 | Comedy Central Roast of Jeff Foxworthy | Bera | |
2007 | Larry King Live | Bera |
Bideoklipak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Abestia | Artista | Oharra(k) |
---|---|---|---|
1993 | Will You Love Me Tomorrow | Bryan Ferry | |
1997 | My Heart Belongs to Daddy | Marilyn Monroe | Remake |
1997 | You Win, I Lose | Supertramp | |
1998 | Jumper | Third Eye Blind | |
2004 | The New Workout Plan | Kanye West |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anna Nicole Smith |