Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Aneta Dadexkeliani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aneta Dadexkeliani

Bizitza
JaiotzaJvari (en) Itzuli, 1872
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Georgia
Heriotza1922 (49/50 urte)
Jarduerak
Jarduerakpoeta, hezitzailea eta gizarte-erreformatzailea

Ana (Aneta) Dadexkeliani, jaiotzez Dadiani[1], (georgieraz: ანა (ანეტა) დადეშქელიანი (დადიანი); Jvari, 18721922) georgiar poeta, itzultzaile, irakasle eta alfabetatzearen aldeko ekintzailea izan zen. Jansug Dadexkeliani senarrarekin batera, nekazarien bizitza hobetzen ahalegindu zen[2][3]. Georgiarren artean Alfabetatzearen Hedapenerako Elkarteko kide aktiboa izan zen[4][5].

Aneta Dadiani 1872an jaio zen Jvarin, Aleksandre Dadiani eta Mavra (Mata) Tsereteliren familian. Familiako alaba bakarra zen eta goiz galdu zuen ama. Poeta zen Akaki Tsereteli osabak hazi zuen, eta horren ondorioz Anetak garai hartan ahalik eta hezkuntza onena jaso zuen. 1888an Giorgi (Jansug) Dadexkeliani Kutaisiko gobernadorearekin ezkondu zen. Bi seme izan zituzten: Ivane (1890-1916) eta Aleksandre (1893-1915), Lehen Mundu Gerran hil zirenak[2][5].

Osabaren urratsei jarraituz, aldizkari eta egunkarietan argitaratutako poemak idatzi zituen eta itzultzaile lanetan aritu zen[5]. Samegrelo-Zemo Svanetiko nekazarien artean alfabetatzea sustatu zuen Georgiarren artean Alfabetatzearen Hedapenerako Elkarteko kide aktibo gisa[2].

Tatarkan Dadexkelianik koinatak sortutako Etseriko eskolari lagundu ondoren, lehen hezkuntzako eskola txiki bat ireki zuen Jvanin, georgiera biziki sustatuz[5].

Aneta Dadexkeliani 1922an hil zen. Bere ondarearen zati bat Georgiarren artean Alfabetatzearen Hedapenerako Elkarteari utzi zion[5], eta beste bat Jvariko San Jurgi elizari[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  2. a b c d (Ingelesez) Gujejiani, Rozeta; Khutsishvili, Ketevan. «Aneta Dadeshkeliani» Heinrich Böll Stiftung 2018-03-17 (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  3. (Errusieraz) «Георгий (Джансуг) Николаевич (Тенгизович) Дадешкелиани + Анета (Анна) Александровна Дадиани» Nobility.pro (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  4. (Ingelesez) Jones, Stephen F. (2005). Socialism in Georgian Colors: The European Road to Social Democracy, 1883-1917. Harvard University Press, 37 or. ISBN 0-674-01902-4..
  5. a b c d e (Georgieraz) «ანნა (ანეტა) ალექსანდრეს ასული დადიანი» Rodovid (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]