Christopher Wylie
Christopher Wylie | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Victoria, 1989ko ekainaren 19a (35 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Hezkuntza | |
Heziketa | London School of Economics George Washington University (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea, aholkularia eta data scientist (en) |
Enplegatzailea(k) | Cambridge Analytica (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Christopher Wylie (Victoria, Columbia Britainiarra, 1989ko ekainaren 19a) kanadar barneko salatzailea da, berak salatu zuen-eta Facebook eta Cambridge Analytica enpresen arteko eskandalua. Ordura arte bera zen ikerketa zuzendaria Cambridge Analytican. [1]
2018an Wylie barneko salatzaile bihurtu zen, eman zizkionean The Guardian egunkariari hainbat dokumentu, non deskribatzen ziren Cambridge Analyticaren jarduera sekretuak.[2] Dokumentuek azaltzen dute Cambridge Analyticak zelan erabiltzen zituen baimen barik Facebook sarearen 87 milioi erabiltzaileren datu pribatuak, [3] erabiltzeko 2016ko AEBetako hauteskunde presidentzialetan, boto-emale jakin batzuen artean eraginez. Kanpainak oinarritzen ziren profil psikologiko eta pertsonaletan, Facebook-en datuetatik jasotakotakoak.
2018ko martxoaren 27an Wyliek deklaratu zuen Britainia Handiko Digitalizazio, Kultura, Hedabide eta Kirol Batzordean, eta bertan informazio gehiago eman zuen Cambridge Analytica enpresaren eta beraren aliatuen praktiken gainean. [4]
Wylie errebelazioek gobernuen ikerketak eragin zituzten Atlantikoaren alde bietan, eta indartu pribatunaren inguruko kezkak.[5][6]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wylie-ren gurasoak, Kevin Wylie eta Joan Carruthers, sendagileak dira. Victoria hirian hazi zen, Columbiako Britainian. Haurra zela, dislexia eta hiperaktibitatea diagnostikatu zioten.
Hamasei urterekin utzi egin zuen eskola. Hamazazpirekin, ostera, Michael Ignatieff Kanadako oposizioko liderrarentzat ari zen lanean. Hemeretzi urte zituela, programatzen ikasi zuen bere kasa. Hogei urterekin Zuzenbidea ikasten hasi zen Londresko Ekonomia Eskolan.
2013an SCL Taldean sartu zen, geroago Cambridge Analytica bihurtuko zena.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wyliek definitu du bere burua gay [7] eta beganoo moduan. [8]
The Guardian egunkariari emandako elkarrizketa batean, Wyliek esan zuen Rebekah Mercer-ek “maite zituela gay-ak, eta baita Steve Bannon-ek ere. Hark uste zuen gay-ak irabaziz gero, gainerako guztiak atzetik etorriko zirela… Milo Yiannopoulos-en kontuan bezala”.[9]