Christian Gottlob Neefe
Itxura
Christian Gottlob Neefe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chemnitz, 1748ko otsailaren 5a |
Herrialdea | Saxoniako hauteslerria |
Heriotza | Dessau, 1798ko urtarrilaren 26a (49 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Johann Adam Hiller |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria, organista eta musikologoa |
Kidetza | Illuminati |
Genero artistikoa | opera |
Musika instrumentua | organoa |
Christian Gottlob Neefe (ˈneːfə ahoskatua; Chemnitz, 1748ko otsailaren 5a - Dessau, 1798ko urtarrilaren 28a) alemaniar musikagilea izan zen. Leipzigen egin zituen ikasketak Hillerrekin, eta antzerki-administratzaile eta klabe-jotzaile lanetan aritu zen, besteak beste. 1779. urtean Beethovenen irakaslea izan zen Bonnen. 1781ean hiri hartako gorteko organo-jotzaile izan zen, eta 1783an, berriz, kapera-maisua egin zuten. Geroago, 1796. urtean, Dessauko operako zuzendaria izan zen. Mozarten eta Mannheimgo eskolaren eragina nabari zaio, doinua lantzen baitu kontrapuntua baino areago. Operak, liedak, abesbatzak eta pianorako lanak idatzi zituen, besteak beste.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.