Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kordatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chordata» orritik birbideratua)
Kordatu
Ediacarar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
GoierreinuaHolozoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
Filuma Chordata

Kordatuen filumean (Chordata) ornodunak eta oso erlazionaturik dauden hainbat ornogabe sartzen dira. Guztiak batzeko erabiltzen diren ezaugarriak hauek dira:

  1. Euren bizitzako uneren batean notokorda bat garatzen dute.
  2. Faringean zakatzak dituzte.
  3. Endostilo bat dute.
  4. Isats gihartsu bat, ipurtzulotik atzerago.

Kordatuen filumak hiru azpifilum ditu:

  • Urochordata - Larba garaian notokorda bat eta nerbio korda bat dute, baina heldu bihurtzean galdu egiten dute.
  • Cephalochordata - Hauek bizitza osoan zehar dute notokorda bat, baina ez dute ornorik.
  • Ornodunak - Notokorda hezurrez estalitako bizkar-hezur batez aldatu da.

Sailkapen fenetikoa, edo sailkapen klasikoan, Kordatuak bereiztu eta sailkatzeko honako zuhaitza eratzen zen:

Sailkapen honetan bereizketan ez dira egiten euren erlazio genetikoaren arabera, baizik eta ikuspegi orokor batean bereizteko erabiltzen diren ezaugarri batzuen arabera. Eskema tradizionalean arrainak (Pisces) klase bakarra osatzen zuten, baina gaur egun eskola fenetikoak lau talde ezberdinetan banatzen dituzte, kartalaginotsuak, hezurdunak, zelakantuak edo birikadunak direnaren arabera.

Sailkapen filogenetikoa, eskola kladistikoan oinarrituta izakien arteko harremanak euren arbaso komunen bereizketa puntuaren arabera sailkatzen dira. Honela azken urteetan Kordatuen sailkapenerako zuhaitz berriak proposatu dira eta asko dira oraindik aldatzen diren gauzak. Hala ere kordatuen sailkapen filogenetikoan oinarrituta honako taula hau proposatzen da:

Kordatuak

Urochordata

Cephalochordata

Craniata

Myxini

Vertebrata

Cephalaspidomorphi

Gnathostomata

Actinopterygii

Sarcopterygii

Actinistia

Dipnoi

Tetrapoda

Amphibia

Amniotes
Synapsida

Mammalia

Reptilia
Anapsida

Testudines

Diapsida

Lepidosauria

Archosauria

Crocodilia

Dinosauria

Aves

Sailkapena oso ezberdina da, ikusten denez, eta honek bi sistemen arteko nahastea suposatu du. Adibide bat jartzearren Hegaztien kasua jar daiteke. Sailkapen tradizionalean hegaztiak ornodunen azpiko klase bat ziren, baina gaur egungo bereizketan enborretik bereizten azkenak izanda, Dinosauria ordenako azpimultzo bat baino ez dira.

Kordatuak erregistro fosilean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gu barne hartzen duen filuma izanda interes handia sortu du beraren historia naturala eraikitzea. Orain dela urte gutxirarte erregistroan aurkitutako lehenengo kordatuak Ordoviziar garaiko arrain fosilak ziren, Siluriar garaian oso ugariak egin zirenak. Hala ere Burguess Shaleko aurkikuntza dela eta bertan ikusitako fosil bat gure filumaren lehenengo ordezkaria zela pentsarazten digu: Pikaia Gracilens. Izaki hau Kanbriar garaikoa da eta beraz arrainen fosilak baino zaharragoa. Azkeneko urteetan hainbat ikerlarik India eta Txinan Aurrekanbriarreko mikrofosil batzuk aurkitu dituzte euren esanetan kordatuen barnean sar daitezkeenak. Hala ere guzti hau oraindik eztabaida prozesuan dago.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kordatu Aldatu lotura Wikidatan