Carmen Cervera
Carmen Cervera | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María del Carmen Rosario Soledad Cervera y Fernández de la Guerra |
Jaiotza | Sitges eta Bartzelona, 1943ko apirilaren 23a (81 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Aita | Enrique Cervera |
Ama | Maria del Carmen Fernández de la Guerra |
Ezkontidea(k) | Lex Barker (mul) (1965 - 1972) Espartaco Santoni (en) (1975 - 1976) Hans Heinrich von Thyssen-Bornemisza (1985eko abuztuaren 16a - 2002ko apirilaren 27a) |
Leinua | Thyssen family (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arte bildumagilea, filantropoa, edertasun lehiaketan parte-hartzailea, Socialitea, modeloa eta aktorea |
Jasotako sariak | |
María del Carmen Rosario Soledad Cervera y Fernández de la Guerra Thyssen-Bornemiszako baroisa alarguna (Bartzelona, 1943ko apirilaren 23), modelo eta aktore izan zen filantropo katalan bat da. Gaur egun, oso ezaguna da bere bildumagile jardueragatik eta Tita Cervera deitzen dio jendeak, nahiz eta Carmen Thyssen-Bornemisza ezkondu zeneko izena erabiltzen duen. Suitzako nazionalitatea du.
Miss Espainiatik baroisara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita, Enric Cervera Anfruns i Manent, katalana zen eta ama, María del Carmen Fernández de la Guerra y Álvarez (Madrilen hil zen 1992/02/22an), Los Arcos-en (Nafarroa) jatorria zuen, non udak ematen zituen neskatoa zenean. Bertan, Kultura Etxeak bere izena dauka, eta haren inauguraziora joan zen 2000. urtean.
Carmen-ek Bartzelonako hainbat ikastetxe pribatuetan ikasi zuen eta gero Londresen.
1961. urtean, Miss Espainia lehiaketan irabazi zuen, Miss Katalunia bezala parte hartuz eta Miss Unibertso lehiaketan hirugarrena izan zen.
Miss Unibertso-ko parte hartzeari esker, Carmenek Hollywoodera joateko aukera izan zuen.
1965. urtean Lex Barker aktorearekin ezkondu zen, bere Tarzanen pelikulengatik famatua.
1972an alargun gelditu zen Lex Barker bihotzekoak jota ustekabean hil zenean New Yorken.
1975ean, Venezuelako playboy eta zinema produktore Espartaco Santoni ezagunarekin harremanak hasi zituen.
1981ean bere hirugarren senarra ezagutu zuen, Hans Heinrich Von Thyssen baroia, nahiz eta 1985. urtearen amaiera arte bere emaztea ez izan, Denise Shorto aurreko emaztearekin zeukan liskarragatik.