Camille Flammarion
Camille Flammarion | |
---|---|
(1883) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Nicolas Camille Flammarion |
Jaiotza | Val-de-Meuse, 1842ko otsailaren 26a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Juvisy-sur-Orge, 1925eko ekainaren 3a (83 urte) |
Hobiratze lekua | Q102234371 |
Familia | |
Aita | Jules Flammarion |
Ama | Françoise Lomon |
Ezkontidea(k) | Sylvie Pétiaux (en) (1874 - 1919ko otsailaren 23a) Gabrielle Renaudot Flammarion (1919ko irailaren 9a - 1925eko ekainaren 3a) |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | seminary of Langres (en) 1856) Association polytechnique |
Doktorego ikaslea(k) | E. M. Antoniadi (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa, idazlea, aeronauta eta zientzia-fikzio idazlea |
Enplegatzailea(k) | Parisko Behatokia Bureau des Longitudes (en) Nadar (1856 - 1858) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Q117197372 Ligue de l'enseignement (en) |
Nicolas Camille Flammarion (1842ko otsailaren 26a - 1925eko ekainaren 3a) astronomo eta idazle frantsesa izan zen. Berrogeita hamar liburu baino gehiagoren egile emankorra izan zen, astronomiari buruzko hainbat dibulgazio lan, zientzia fikziozko eleberri aipagarri asko, eta ikerketa psikologiko eta erlazionatutako gaiak barne. Era berean, L'Astronomie aldizkaria argitaratu zuen, 1882. urtean hasita. Juvisy-sur-Orge-ko behatoki pribatu bat mantendu zuen, Frantzian.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Camille Flammarion Montigny-le-Roi-n jaio zen, Marne Garaia-n, Frantzian. Ernest Flammarion-en (1846-1936) anaia zen, Groupe Flammarion argitaletxearen sortzailea. Frantziako Société astronomique-ko sortzailea eta lehendabiziko presidentea izan zen, jatorrian bere aldizkari independentea izan zuena, BSAF (Bulletin de la Société astronomique de France), 1875. urtean argitaratuta lehenengo aldiz. 1895eko urtarrilean, L'Astronomie-ko13 liburuki eta BSAFeko 8, biak elkartu ziren, L’Astronomie the Bulletin of the Societé-ko buletina eginez. Aldizkari konbinatuaren 1895eko liburukia 9 zenbakiarekin zenbakitu zuten, BSAF liburukiaren numerazioa gordetzeko, baina ondorioz, L'Astronomie-ren 9tik 13ra bitarteko bolumenek bi argitalpen desberdin aipa ditzakete, bost urte elkarrengandik bereizita.