2024ko Espainiako ItzuliaItzuli Handi honen 79. edizioa izan zen. 2024ko abuztuak 17 eta irailak 8 bitartean egin zuten, 21 etapatan banatutako 3.265 kilometro eginez Lisboa eta Madril artean.
Garailea Bora–Hansgrohe taldeko Primož Roglič esloveniarra izan zen. Sailkapen orokorrean gailentzeaz gain, hiru etapa garaipen lortu zituen.
Honekin batera, Ben O'Connor australiarra (liderraren elastikoa 13 egunez jantzi zituena) eta Enric Mas mallorcarra igo ziren podiumera, bigarren eta hirugarren sailkatu baitziren, hurrenez hurren.
Lehenbiziko euskalduna, Soudal Quick-Step taldeko Mikel Landa arabarra izan zen, sailkapen orokorreko zortzigarren postuan amaitu zelarik.