Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

1954ko Guatemalako estatu kolpea

Wikipedia, Entziklopedia askea
1954ko Guatemalako estatu kolpea
MotaEstatu-kolpe
Honen parte daGerra Hotza
Denbora-tarte1954ko ekainaren 18a - 1954ko ekainaren 27a
Data1954ko ekainaren 27a
KokalekuGuatemala
HerrialdeaGuatemala
United Fruit Company enpresaren egoitzaren sarrera, New Orleans.

1954ko Guatemalako estatu kolpea Jacobo Árbenz presidentea kargutik kentzeko CIAk PBSUCESS izenpean antolaturiko operazio-ezkutatua izan zen.

Herrialdearen egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950eko hamarkadan, oso egoera zaila bizi zen Guatemalan. Alde batetik lurraldearen ehuneko hirurogeita hamarra biztanleriaren ehuneko batena baino ez zen. Baina kezkagarriena zen, lurraren heren bat baino ez zela lantzen. Heren horren jabeak lur-dunak ziren.

1950. urtean guatemaltarrek Jacobo Arbenz Guzmán hautagaia aukeratu zuten presidente. Hau aurreko presidentea baino askoz erradikalagoa zen, eta berehala egin zituen erreformak eta lur-dunei kendu zizkien beraien lurrak nekazariei emanez eta bonoekin trukatzen.

Hauetako boteretsuena United Fruit Conpany zen[1]. Konpainia estatubatuar honek, 90000 hektarea baino gehiago zituen eta presidenteak lurraldeak bereganatu zituenean, konpainia haserre, 4 milioi dolarreko indemnizazioa eskatu zuen eta defenditzeko Washingtoni eskatu zion laguntza[2]. Washingtonek 4 milioi justua ez zela esan zuen eta 16 milioi eskatu zituen. Guatemalako gobernuak ezin zuen hori ordaindu bere aurrekontu osoa 60 milioi euro baitziren.

Hau izan zen 1954an CIAk eraman zuen estatu kolpearen arrazoienetako bat. Baina ez zen bakarra ezta garrantzitsuena izan. Bigarrena komunismoaren hedapena zen. 1940ko hamarkadatik komunismoaren hedapenak gora egin zuen. Batez ere Sobietar Batasunan, baina Guatemala komunismoa hedatzeko leku oso aproposa zenez, Estatu Batuek Guatemalako inbasioan pentsatzen hasi ziren. Beraien ustean, Guatemala komunista bilakatu ahal zen, eta hori haien interes estrategiakoentzat mehatxu bat zen[3]. Bi gauza hori gezurra ziren, izan ere Estatu Batuek Guatemala komunista ez bihurtzeko egin nahi zuten inbasioa izan zen bultzatu zuena Guatemala komunismoaren eskuetara.

Hobeto azalduz. CIAko agente batek, Guatemalako hotel batean ahaztu zituen paper batzuk. Paper horietan Guatemalako inbasioa agertzen zen eta honen antolamendua. Árbenz presidentea enteratu zenean, beldurtuta, merkatu internazionalean eskatu zituen armak. Ez zen egon herrialderik zerikusirik izan nahi zuena Estatu Batuen kontrako ekintza batean, sobietarrek izan ezik. Sobietarrak prest egon ziren Guatemalari armak ematen kapitalismoaren kontra borrokatzeko eta bere ideologia komunista defendatzeko. Sobietarrek itsasontzi handi bat bidali zioten Guatemalarantz txekoslovakiarrek Bigarren Mundu Gerran naziei kendutako armez beteta.

Estatu kolpea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuarrak enteratu zirenean, bere planak aurrera eraman zituzten eta 1955. urtean egin zuten inbasio eta estatu kolpea. 1955eko uztailaren Castillo Armas teniente koronelak, Guatemalako muga zeharkatu zuen ehunka gizonekin, CIAk entrenatutakoak. Aldi berean, guatemaltar hiriburua bonbardatu zuten, Bigarren Mundu Gerrako hegazkin zaharretan[4].

Arbenz presidenteak hamar egun geroago dimititu zuen eta Mexikora ihes egin zuen. CIAko hegazkin batek Castillo Armas teniente koronela hiriburura eraman zuen eta honek diktadura militar bat ezarri zuen. Hortik aurrera komunista asko atxilotu zituzten, hauetako asko exekutatuak izan zirenak eta desjabetutako lurrak haien aurreko jabeei itzuli zieten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Crisis in Central America on PBS Frontline» The New York Times: 16. 1985-4-9.
  2. Stanley, Diane. (1994). For the Record: United Fruit Company's Sixty-Six Years in Guatemala. Centro Impresor Piedra Santa, 179 or..
  3. Cullather, Nick. (1999). Secret History: The CIA's classified account of its operations in Guatemala, 1952-1954. Stanford University Press, 17 or. ISBN 0-8047-3311-2..
  4. Cullather, Nick. (1999). Secret History: The CIA's classified account of its operations in Guatemala, 1952-1954. Standford University Press, 90 or. ISBN 0-8047-3311-2..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]