Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Édouard Vuillard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Édouard Vuillard

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean Édouard Vuillard
JaiotzaCuiseaux1868ko azaroaren 11
Herrialdea Frantzia
HeriotzaLa Baule-Escoublac1940ko ekainaren 21a (71 urte)
Hobiratze lekuaBatignolles Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLycée Condorcet (en) Itzuli
Académie Julian (en) Itzuli
Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Jean-Léon Gérôme
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, marrazkilaria, argazkilaria, litografoa, grabatzailea eta ilustratzailea
Lantokia(k)Paris
Herbehereetako Erresuma
Espainia
Londres eta Italiako Erresuma
Lan nabarmenak
KidetzaComité national de l'estampe (en) Itzuli
Arte Ederren Akademia (Frantzia)
Mugimenduapostinpresionismoa
Japonismoa
Les Nabisa
Genero artistikoaerretratua
izadi hila
paisaia margolaritza

Discogs: 4606421 Find a Grave: 73531610 Edit the value on Wikidata
Vuillarden Gaztainak.

Jean-Édouard Vuillard (Cuiseaux, Saona eta Loira, Frantzia, 1868ko azaroaren 12a - Baule, Frantzia, 1940ko ekainaren 21a) margolaria izan zen. Estilo intimistaren aitzindaria izan zen, Pierre Bonnardekin batera. Teknika ugari erabili zituen: pastela, olio-pintura, tenplea, eta abar. Hasieran kolore argi leunak erabili zituen, baina geroagokoetan kolore biziagoak ageri dira. Vuillarden konposizioari eta perspektibari Gauguinen eta japoniar irudien eragina nabari zaie. Izadi hilak, etxe barneko eszenak, erretratuak eta loreak irudikatu zituen.

Maillarten lantegian lan egin zuen, eta, geroago, Julian Akademiako eta Parisko Arte Ederretako Akademian egin zituen ikasketak. Akademiatik atera ondoren Les Nabis abangoardia-taldeko kide izan zen, maisu nagusietakoa, Denis eta Roussel adiskideekin eta, batez ere, Bonnardekin; hala ere, bere estilo intimista gorde zuen. Talde hartako gainerako artistek bezala hainbat teknika ikasi zuen, baina tenpera erabili zuen batez ere, eta arte plastikoak eta apaingarriak landu zituen, besteak beste. Gaiei dagokienez, bere karreran zehar azpimarratzekoa da burgesen bizimodua islatzen duten eszenekiko zaletasuna; errealismo handiko irudiak egin zituen oro har. Nabi taldearen ezaugarriak erakutsi zituen, besteak beste, Parisko lorategiak panel apaingarrien sailean (1894; hainbat museotan sakabanaturik gaur egun).

Barnealdea

1890-1900 hamarraldia izan zen Vuillarden garai oparoena. Obra apaingarriak egin zituen batez ere, eta teknikari dagokionez Gauguinen jarraitzaile izan zen. 1893tik aurrera burgesen bizimoduari buruzko koadroak eta erretratuak egin zituen. Hamarraldi hartako obra aipagarrienak hauek ditu: Autorretratu oktogonala (bilduma partikularra), Barnealdea (1887). Koadroez gainera litografiak ere egin zituen, zuri-beltzean zein koloretan.

1900-1940 bitartean konposizio monumentalagoak egin zituen, ordura artekoak baino sakontasun eta bolumen handiagokoak. Landetxeetarako apaingarrien enkarguetan eta zenbait eraikin publikoetarakotan antzematen da joera hori, adibidez Parisko Comedie de Champs-Élysées antzokiko lanetan (1913), Chaillot jauregiko horma-irudietan (1937) eta abar. XIX. mende hasieran, bestalde, kutsu intimistako koadroak margotu zituen, baina ez zuten hasierakoen mailarik, ez zuten haien xarma eta bizitasunik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Édouard Vuillard Aldatu lotura Wikidatan