Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Sylvie Testud

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marklar2007 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 09:56, 12 urria 2022
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Sylvie Testud

Bizitza
JaiotzaLyongo Laugarren Barrutia eta Lyon1971ko urtarrilaren 17a (53 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
HeziketaGoi Mailako Antzezpen-Kontserbatorio Nazionala
Cours Florent
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, idazlea, eleberrigilea, film-zuzendaria, gidoilaria, audio-liburu kontalaria eta zinema aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0856500 Allocine: 18641 Allmovie: p198038 TCM: 546562
Twitter: slytestud Musicbrainz: ed1dffe3-6503-4265-8c1b-36bb89da1b01 Discogs: 3561489 Edit the value on Wikidata

Sylvie Testud (Lyon, 1971ko urtarrilaren 17a - ) frantziar aktorea da, emakumezko aktore onenaren César Saria irabazitakoa.

Italiar jatorriko familia batean jaio zen; ama kontularia zuen. Lyongo Croix-Rousse auzoan eman zituen haurtzaroa eta nerabezaroa.

14 urte zituela, Claude Millerren L'Effrontée filmean Charlotte Gainsbourg ikusi zuenean, aktore izan behar zuela sentitu zuen, eta antzerki ikastaro batzuk egin zituen Christian Taponard aktore eta zuzendariarekin.

1989an, Parisera joan zen historia-lizentziaturari ekiteko eta arte dramatikoarekin jarraitzeko, eta 1991n rol txikiak egiten hasi zen Gaspard Noéren film batean, Philippe Harelen L'Histoire du garçon qui voulait qu'on l'embrasse (1994), Didier Haudepinen Le Plus bel âge (1995), Marion Vernouxen Love, etc. (1996) filmetan.

Baina arrakasta handia 1997an lortu zuen, Caroline Linken Jenseits der Stille film alemaniarrarekin. Horretarako alemana ikasi behar izan zuen, keinu-hizkuntza eta klarinetea, eta Alemaniako zinemako emakumezko aktore onenaren saria jaso zuen.

Ondoren, Frantziako zineman arrakasta izaten jarraitu zuen, hala nola Thomas Vincenten Karnaval eta Chantal Akermanen La Captive (Marcel Prousten La Prisonnière eleberriaren egokitzapena) filmetan.

2001ean, Jean-Pierre Denisen Les Blessures assassines filmean Papin ahizpetako bati egindako interpretazioak Emakumezko Aktore Onenaren Zesar bat ekarri zion, etxean giltzapetuta zegoen neska psikotiko-paranoidea, bere arrebarekin batera bere nagusiaren hilketan nahastua izan zena, interpretatzeagatik.

2003an bere biografia argitaratu zuen (Il n'y a pas beaucoup d'étoiles ce soir) eta 2004an Alain Corneauren Stupeur et Tremblements filmean egindako papera, Amélie Nothomben izen bereko eleberriaren egokitzapena, César eta Louis Lumière Aktore Onenaren Saria jaso zituen.

2005eko otsailaren 15ean bere seme Ruben jaio zen eta 2007an Ségolène Royalen alde egin zuen presidentetzarako hauteskundeetan.

  • 2003 : Il n'y a pas beaucoup d'étoiles ce soir (autobiografia), Pauvert
  • 2005 : Le ciel t'aidera, Fayard
  • 2006 : Gamines, Fayard
  • 2011 : Chevalier de l'ordre du mérite, Fayard
  • 2014 : C'est le métier qui rentre, Fayard

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]