Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Standard Lieja

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:20, 20 urtarrila 2016
Royal Standard de Liège
Ezizena(k)Les Rouches ("gorriak")
Sorrera1898
Futbol zelaiaStade Maurice Dufrasne
edukiera: 30.023 lagun
inaugurazioa: 1909
PresidenteaTxantiloi:BEL Roland Duchâtelet
EntrenatzaileaTxantiloi:ISR Guy Luzon
LigaBelgikako Pro League
2013-14Belgikako Pro League, 2.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Stade Maurice Dufrasne.

Standard Lieja (izen osoa Royal Standard de Liège (fr), Standard Luik (nl), Standard Lüttich (de)) Belgikako futbol talde onenetakoa da, Lieja hirikoa. Belgikako 10 Liga eta 6 Kopa irabazi ditu eta Europako Errekopako final bat ere jokatu du.

Historia

Liejako Saint-Servais ikastetxeko ikasleek sortu zuten taldea 1898an. Garai hartan Standard Paris erreferentzia zen eskualde frankofonoetan eta hortik hartu zuten izena.

1926 eta 1928ko Ligatan bigarren postuak eskuratu zituen, bai eta 1936an ere. Lehenengo liga ordea 1958an irabazi zuen. Orduan hasi zen taldearen ibilbide garrantzitsuena, 1971 artean beste 5 Liga eskuratu baitzituen.

Historiako unerik politena 1982an iritsi zen Europako Errekoparen finalera iritsi zenean. FC Barcelonak garaitu zuen Bartzelonan bertan. Emaitza 2-1 izan zen.

XXI mendean ere maila bikainean aritu da eta gaur egun Belgikako talderik onenetakoa da. 2008 eta 2009ko Ligak eta 2011eko Kopa lortu ditu.

Palmaresa

Belgikan: 21

Nazio artean: 0

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1982.
  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1996.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Standard Lieja Aldatu lotura Wikidatan