Rock alternatibo
Alternative rocka edo musika (rock edo musika alternatiboa) 1980ko hamarkadan sortu eta 1990koan nagusitu ziren musika generoei -indie rock, grunge, gothic rock, college rock deritzonei besteak beste- ematen zaien labela da. 1980ko hamarkadan diskoetxe txikietako punk rockean oinarritutako taldeek jaso zuten alternatibo izena, garaiko musikaren korronte nagusitik at jotzen baitzuten. Rock kategorian barnean sartzen bada ere, alternative rockaren azpigeneroek beste eragin ezberdinak izan dituzte: folka, reggae-a, musika elektronikoa edo jazza.
1980ko hamarkadako taldeek salmenta ederrik ez izan arren, hurrengo belaunaldienganako eragina izugarria izan zen, eta haien arrakasataren aldeko lehen urratsak eman zituzten. Nirvanaren lana dela eta, alternative rocka 1990eko hamarkadako korronte nagusian sartu zen. Hala ere, artista frankok arrakasta hori mezpretxatzen zuten, euren etika matxinoaren zein euren benetako arteari buruzko ideien kontra jotzen zuelakoan.
2000ko hamarkadan, alternative rocka 80etako sustraietatik nahiz zale gutxiko etikatik garatu da. Egungo rock talde nagusiek, Linkin Parkek esaterako, nahiz eta grunge edo metal musikan oinarritu, laguntza elektroniko konplexua eta goitik beherako ekoiztutako albumak dakartzate. Holako taldeak alternatibotzat baino nu metaltzat jotzen dira askotan. Nolanahi ere, indie rocka edo post punka berpiztu egin dira Modest Mouse edo Franz Ferdinand bezalako taldeei esker.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970eko punk musikaren estiloaren nahiz estetikaren zorrak batzen ditu alternatibo izen horren azpian sartzen diren taldeak. Hala ere, askotan, alternative rockaren euritakoaren azpian 1980ko hamarkadako underground musika zein 1990eko eta 2000ko hamarkadetako rock guztia kabitzen da.
Alternative rockaren ezaugarri nagusienetakoa korronte nagusiko merkatukeriaren arbuioa da. 1980ko hamarkadaren zehar, talde alternatiboek taberna txikietan jotzen zuten, diskoetxe independenteetarako grabatzen zuten, eta haren ospea ahoz aho zabaltzen zen. Horrela izanda, ez zegoen haien artean estilo finkorik, nahiz eta, esaterako, gitarra-distortsioak ohikoak izan.
Letretan ere bat egiten zuten, korronte nagusiko taldekoek baino kritika sozial handiagoa baitzekarten. Drogen erabilpena, depresioa edota ingurumeneko auziak ziren hizpide arruntak.
Alternative rocka AEBetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980ko hamarkadan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurreko Ameriketako Estatu Batuetako talde alternatiboek -hala nola REM, The Feelies, The dB's, edo Violent Femmes- punk, folk eta korronte nagusiko eraginak nahasten zituzten. REM arrakastatsuena izan zen, pop zaleak ere bereganatuz.
AEBetako underground arloan nagusitu ziren hardcore punk taldeak, Hüsker Dü eta The Replacements gisakoak, 1984rako melodikoago bihurtu ziren. Kritikoki txalotuta, generoaren gainean arreta erakarri zuten. Urte horretan ere, The Minutemen eta The Meat Puppets taldeek funka punkarekin eta countryarekin -hurrenez hurren- nahastutako albumak plazaratu zituzten. REMek eta Hüsker Dük 1980ko hamarkadako alternative rockaren eredua ezarri zuten, bai soinuan baita ibilbidean ere.
Hamarkadaren bukaerako, AEBetako underground musika college rock taldeen menpe zegoen (Pixies, They Might Be Giants, Dinosaurs Jr. edo Throwing Muses). Sonic Youth, Big Black, Butthole Surfers bezalako noise rock taldeak ere garrantzitsuak ziren. Haietako batzuk, diskoetxe handiekin sinatzen hasi ziren. Hüsker Dü edo The Replacements gisako taldeekin sinatutako aurreko kontratuek arrakasta txikia bazuten ere, hamarkadaren bukaerako kontratuak (REM edo Jane's Addictionen bezalakoak) arrakastatsu suertatu ziren, urrezko diskoak ere erdietsiz. 90etako hasierako, musika-industria alternative rockaren ahalmen komertzialaz jabetu zen. Honela, burutzekoa zen etenaldia prestatu ahal zen.
1990eko hamarkadan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musikaren korronte nagusiko etenaldi hori Nirvanak eta heavy metala nahiz hardcore punka nahasten dituen grunge generoak eragin zuten.
1991n musika eraldaketa hori sortu zuten lau album plazaratu ziren: Nirvanaren bigarren diskoa, arrakastatsuena, Nevermind; Pearl Jamen estreinekoa, Ten; Soundgardenen Badmotorfinger; eta Red Hot Chili Peppersen Blood Sugar Sex Magik. Batik bat, Nirvanaren Nevermind diskoak alternative rocka korronte nagusiaren erdira eraman zuen.
Gainera, alternatibo izenari edukia eman zioten, gitarraren oinarritutako soinuaren zein punk eta metalaren nahasketaren bidez. Horren baino lehen, alternatibo label horren azpian underground rock talde guztiak sartzen ziren.
MTVk eta Lollapalooza musika jaialdiak Nine Inch Nails, The Smashing Pumpkins edo The Hole gisako alternative rock taldeak butzatu zituzen. Hamarkadaren erdian, "kultura alternatiboaz" ere hitz egiten zen, 60etako hippie kontrakultura moduan. Hala ere, zale frankok uste zuten hedabideen sormena baino ez zela.
Alternatiboaren ospea zela kausa, horren labelpean sartzekoak ez ziren taldeei ere alternatibo izena ematen zitzaien, arrakasta komertziala lortu nahian: Alanis Morissette eta Hootie and the Blew Fish pop artistei, Green Day edo The Offspring pop punk taldeei...
Nolanahi ere, arrakasta komertziala arbuiatzen zuten talde alternatiboek indie rocka garatu zuten, benetako musika alternatiboaren izpirituan. Pavement, Sebadoh, Liz Phair, Superchunk, Fugazi, Half Japanese eta Sleater-Kinney gisako taldeak nagusitu ziren 1990etako indie rockaren arloan.
Nirvanaren Kurt Cobainen heriotzak,Guns and roses Pearl Jamen jotzeko debekuak zein Lollapalooza musika jaialdiaren etenak alternative rockaren gorabehera eragin zuten. XXI mendearen hasierako, alternative rock talde nagusiak -tartean Nirvana, The Smashing Pumpkins, Soundgarden, Alice in Chains eta The Hole- deseginda edo etenaldian zeuden. Bitartean, indie rockaren adar batzuek arrakasta lortu zuten: Blonde Redhead, Enon, Les Savy Fav, Modest Mouse, Bright Eyes, dEUS edo Death Cab for Cutie taldeen soinu konbentzionalek;
Noise rocka: Melt-Banana, Lightning Bolt, Neptune, Pre
2000ko hamarkadan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The White Stripes edo The Strokes gisako garage rock taldeek; edota Interpol nahiz The Killers gisako neo post-punk taldeek. Animal Collective, The Dodos, Liam Finn, The Luyas, These Are Powers, No Age, Health, Miracle Fortress
Alternative rocka Erresuma Batuan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gothic rocka 70eko hamarkadaren bukaerako britaniar post punkatik garatu zen. Lehen goth taldeak -Bauhaus, Siouxsie and the Banshees, The Cure eta The Birthday Party- post punk edota gothic rock labelpetan sailkatzen dira. Gothic rocka bere kabuz garatzen hasi zen 80ko hamarkadan, goth kulturarekin batera. Hamarkadaren erdirako, The Sisters of Mercy, The Mission edo Fields of the Nephilim gisako taldeek arrakasta lortu zuten herrialdeko pop zerrendetan. Horren bitartean, Siouxsie and the Banshees eta The Cure taldeek goth estilotik aldendu ziren, soinua zabalduz. 1990erako, nazioarte mailan arrakasta lortu zuten.
Indie rocka nahiz indie popa Eskoziako Orange Juice eta Aztec Camera bezalako post punk taldeetatik garatu zen, shambling gitarrak eta letra zorrotzak erabiliz. Ildo horretatik sortu zen talderik ospetsuena The Smiths izan zen. Hurrengo belaunaldiko hainbat indie rock talde -tartean The Housemartins, James edo The Wedding Present- The Smithsen itzalpean jaio ziren.
Alternative rockaren bestaldean, The Jesus and Mary Chain bezalako pop taldeek melodiak gitarra zaratatsuzko pareten bidez inguratu zituzten. Horrelako taldeak, dream pop Cocteau Twins eta space rock Spacemen 3rekin batera, 80ko hamarkadaren bukaerako taldeen eragin nagusia izan ziren. Horren adibidea diren My Bloody Valentine, Slowdive, Ride eta Lush taldeek nahiz Madchester mugimenduak prentsaren arreta bereganatu zuten. Madchesterko The Stone Rosesek eta The Happy Mondays pop gitarra, dance musika eta rave kultura nahastuta, arrakasta ederra lortu zuten.
Madchester mugimenduaren gorabeherarekin batera, Ameriketako Estatu Batuetako grungeak Erresuma Batuko eszenatoki alternatiboa menperatu zuen. Honen aurrean, britaniar talde gutxi igaro ahal izan ziren Amerikara.
Baina orduan ekaitza etorri zen. Prentsa zein zaleak ustekabean harrapturik, "grungea botatzeko" eta "Amerikari gerra deitzeko" sortutako mugimenduak, Britpop izenekoak, etzanda egin zuen. Oasis, Blur, Suede eta Pulp taldeek alternative rocka musika zerrendetako lehen postuetaraino eraman zuten. Britpop fenomenoaren zenita Oasis eta Blurren arteko lehiarekin etorri zen. Blurrek "Britpopen borroka" irabazi zuen arren, Oasisek (What's the story) Morning Glory? izeneko bigarren albuma Erresuma Batuko historiako bigarren salduena izan zen, eta AEBetan ere arrakasta komertzial handiagoa lortu zuen.
Britpoparen eguzkia 1990eko hamarkadaren bukaeran sartu zen, Oasisen hirugarren albumen kritika latzekin batera. Gainera, Blurrek AEBetako indie rockaren eragina bereganatu zuen. Radioheadek 1997ko Ok Computer izeneko diskoak ere Britpopen hurrengo urratsa markatu zuen. Radiohead eta post Britpop Travis edo Coldplay dira egungo britaniar talde nagusiak. Halber, Erresuma Batuko indie rocka berpiztu da, post punk taldeek (Franz Ferdinand, The Libertines, Bloc Party, Blood Red Shoes eta Artic Monkeys gisakoek) eraginda.