Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Jean Bartik

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Bartik

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBetty Jean Jennings
JaiotzaAlanthus Grove (en) Itzuli eta Gentry konderria1924ko abenduaren 27a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaPoughkeepsie2011ko martxoaren 23a (86 urte)
Hobiratze lekuaJennings Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
HeziketaPennsylvaniako Unibertsitatea 1967) master
Northwest Missouri State University (en) Itzuli
(1941 - 1945)
Jarduerak
Jarduerakprogramatzailea, matematikaria, informatikaria eta technical writer (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Moore School of Electrical Engineering (en) Itzuli  (1945 -  1948)
Eckert–Mauchly Computer Corporation (en) Itzuli  (1948 -  1950)
Remington Rand (en) Itzuli  (1950 -  1951)
Auerbach Publications (en) Itzuli  (1967 -  1986)
Honeywell  (1967 -  1986)
Jasotako sariak

Find a Grave: 68065028 Edit the value on Wikidata

Betty Jean Jennings Bartik (1924ko abenduaren 27a - 2011ko martxoaren 23a) ENIAC konputagailuaren jatorrizko programatzaileetako bat izan zen.

Missouriko Gentryn jaioa, Northwest Missouri State Teachers Collegen ikasi zuen, non matematikako titulu bat lortu zuen. 1945ean Pennsylvaniako Unibertsitateak kontratatu zuen armadaren agindupean lan egiteko. Ibilbide balistikoak kalkulatzeko ENIAC makinari buruzko lana hasi zuenean, bere lehen programatzaileetako bat bezala aukeratua izan zen. Gero Bartik aukeratua izan zen ENIAC programa biltegiratuak zituen ordenagailu bat bihurtzeko zeregina hartu zuen lan taldeko kide izateko..1 Lehen ezarpenean, ENIAC konexio eta kableen konbinazioaren bidez programatzen zen. ENIAC enpresarekin lan egin ondoren, BINAC eta UNIVAC I.arekin lanean jarraitu zuen.

« Ez genuen eskulibururik ENIACrentzat. Programatzen ikasi genuen, diagrama logikoak aztertuz. Hau bedeinkazioa. Hasieratik egin genuen dena. Ordenagailuek nola funtzionatzen zuten ikasi genuen. Hasieratik irabazi genuen ingeniarien errespetua, benetan ulertu genuelako egiten ari ginena, eta haiek baino hobeto zuzendu ahal izan genituelako akatsak, gure proba-programak genituelako, baita ordenagailuari buruzko ezagutza ere. »

—Jean Bartik-en iruzkinak ENIAC2rekin izandako esperientziari buruz


Jean editore bihurtu zen Auerbach argitaletxearentzat, informazioaren goi-teknologiaren garapenarekin lotutako materialen arloan aitzindaria. Auerbach utzi zuen Data Decisions (Ziff Davisen konpainia bat) sartzeko 1981ean.

60 urte baino gehiagoz, Katleen Antonelliren lagun pertsonala izan zen, John Mauchlyren alarguna, hau ere ENIACeko sei programatzaileren taldeko kide izan zelarik.

Northwest Missouri State Universityn, Maryvillen, museo bat dago Jean Jenning Bartik.3

Matematikako tituluaz gain, Pensilvaniako Unibertsitateko ingelesezko titulu bat eta Northwest Missouri State Universityko Zientzietako doktore bat zituen Jeanek. 1997an, bere bost programatzaileekin batera, Women in Technology International Hall of Fame delakoan sartu zen. 2008an Computer History Museum saria jaso zuenetako bat izan zen, Robert Metcalfe eta Linus Torvaldsekin batera.

2011ko martxoaren 23an hil zen (86 urte).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. http://inventors.about.com/od/bstartinventors/p/Jean_Bartik.htm[Betiko hautsitako esteka]
  2. http://inventors.about.com/library/inventors/blbartik1.htm[Betiko hautsitako esteka]
  3. http://www.nwmissouri.edu/compserv/Museum/JeanBartik.htm

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]