Oliver Kahn
Oliver Rolf Kahn (Karlsruhe, Baden-Württemberg, Alemania, 1969ko ekainaren 15a) alemaniar atezaina da.
Kirol ibilbidea
Bere jaioterriko Karlsruher SC taldean egin zuen debuta 1987an. Alexander Famullaren ordezkoa izan zen baina 1990an titularra bihurtu zuen Winfried Schäferrek. Bere eskutik Karlsruhek Bundesligaren goiko mailako postuak eskuratu zituen. Emaitzarik onena UEFA Kopan izan zuen, estraineko denboraldian, 1993-94ean final aurrekoetara iritsiz. Bereziki gogoangarria izan zen Valencia CF-ri sarturiko 7-0a.
Denboraldi bikaina egin zuela kontutan harturik FC Bayern Münchenek fitxatu zuen eta bere kirol ibilbideko aro onena hasi zen. Alemanian zortzi Bundesliga eta sei kopa irabazi zituen, Europan Txapeldunen Liga bat eta UEFA Kopa bat, eta honetaz gain Kontinente arteko Kopa ere irabazi zuen.
1994ean Alemaniako Selekzioarekin egin zuen debuta eta 1996an lorturiko Europako Futbol Txapelketa eta Munduko Futbol Txapelketako bigarren (2002) postua dira emaitza aipagarrienak.
Palmaresa
Alemanian:
- Bundesliga (8): 1997, 1999, 2000, 2001, 2003, 2005, 2006 eta 2008
- Alemaniako Kopa (6): 1998, 2000, 2003, 2005, 2006 eta 2008
Nazioartean:
- Kontinente arteko Futbol Kopa (1): 2001
- UEFAko Txapeldunen Liga (1): 2001
- UEFA Kopa (1): 1996
- Munduko Futbol Txapelketa (0): bigarren 2002an eta hirugarren 2003an.
- Europako Futbol Txapelketa (1): 1996
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oliver Kahn |
- Oliver Kahn atezainaren webgune ofiziala (Alemanez)